Herensuge urdin

Herensuge urdina» orritik birbideratua)

Herensuge urdina ( glaucus atlanticus ) deitzen da, baina horrez gain beste izenekaz deitu ahal jako adb: Itsas bare urdina, aingeru urdina, eta itsas enara. [1]Gasteropodo nudibranquio espeziea da, Glaucidae familiakoa. Horrez gain Glaucus generoaren barruan Herensuge urdinen beste espezie antzeko batzuk ere badagoz.

Herensuge urdina (glaucus atlanticus)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
OrdenaNudibranchia
FamiliaGlaucidae
GeneroaGlaucus
Espeziea Glaucus atlanticus
Gastropoda
Datu orokorrak
Koloreaurdin

Herensuge urdina hermafrodita da, hau da, mutil eta nesken genitalak daukaz. 3-4cm luze neurtzen dau, bizkarraldean kolore urdin zilarreztatua dauka eta sabeldadean, berriz, urdin zurbila.

Ur epeletan eta tropikaletan topa daikezu, hau da, Hegoafrikako ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeetan, Europako ureetan, Austrialeko eta Mozambikeko ekialdeko kostaldeetan etb.

Bere itxura alde batera utzita, nahiko arriskutsuak dira. Hala ere, bere ziztada jasotzea, oso zaila da, hau da, oso gitxitan gertatu da. Noizbehinka, klimazko baldintza zehatzetan, kostaldera hurbildu daitekez. Kanibalismo kasu asko ikusi dira, batez ere elikagai gitxi daukienean edo talde handi baten daudenean.[2]

Deskribapena aldatu

3-4cm luze neurtzen dauz. Bizkarraldean kolore urdin zilarreztatua deko eta sabelaldean, berriz, urdin zurbila. [3]Oinean zehar marra beltzak edo urdin ilunak dekoz. Sei gorputzadar daukaz, aurrekoak atzekaldekoak baino handi eta gizenagoak izanik.

Herensuge urdinaren gorputza laua eta konikoa da, eta luzapenetan adarkatzen diren sei atzamar formadun eranskinak daukaz. Lobulu horietako “atzamarrak” teknikoki, zeratak bezala ezagutzen dira. Zeraten puntetan zelula zorrotzak dagoz, eta ziztada ikaragarria eragin ditzakete ukituz gero. Pozoia hegal antzeko luzapenetan gordetzen dabe.

Alcide d 'Orbignyk oso motel eta apatiko bezala deskribatzen dau, bost minututan hamar centimetro inguru mugitzen baita[4].

Barea bere kabuz mugitu daitekenez, ez dago erabat zehaztuta planktonekoa dan edo ohitura pelagikoak dituen ornogabea dan.

Informazioaren sakonketa eta forma berrien deskribapena aldatu

1777ko Glaucus atlanticus Forster-en deskribapenaren ondoren, Glaucus biren deskribapen asko biderkatzen dira, adibidez, zerata daramaten gehigarrien kopuruan oinarrituak (testu zaharretan soilik deituak), lau, sei edo zortzimilako, izen espezifiko berriek natural handiak ohoratzen dituzte. 1816an, Blainvillek genero berri bat ere bereizi zuen, Laniogerus, Glaucusengandik hurbil zegoena, eta 1822ean xehetasunez deskribatu zuena, gaur egun sinonimotzat hartzen dena: izan ere, urte batzuk geroago, Sander Rangek jada holotipoa bere espezimen berekoen antzekotzat jotzen zuen: etanolean kontserbatu, uzkurtu, puztu eta bere jaioberrien zati bat galtzen dute. 1836an, George Bennettek animalia itsasoko uretatik edo alkoholetik kanpo azkar deskonposatzen zela deskribatu zuen26; 1868an, Berghek animalia horiek kontserbatzeko zailtasunen berri ere eman zuen, baita Reinhardtek garagardoa ez erortzeko egin zituen esperimentuen berri ere.

Anatomia aldatu

Bere organoak oso gitxi garatuta dagoz, uretan flotatu daikeen moluskua izanda harritzekoa ez dena .

 

Begi oso txikiak daukaz. 15 diametrogaz eta pigmenturen bat duen gorputz errefrakzio batez osatuta daude. Audiofonoa begi-aparatukoak baino bi aldiz handiagoa den besikula hori batez osatuta dago. Ahoa obalatua da. Irekidura bertikala dauka, eta, horrez gain, bi kornea-baraila. Ahoan 11 eta 20 hortz artean ditu eta dentikuluz inguratutako erdiko punta bat.[5] Bi eta hamar artean, punta-zorrotzak edo kurbatuak daukaz. Multzoak ildaskatze-orri bat osatzen dau. Louis Souleyetek poltsa handi bat bezala deskribatzen du urdaila, baina poltsa hau, alboetan gibeleko kanal batzuk sortu beharrean, (hurbileko generoetan bezala), brankiako zirrosiak jasaten dituzten gehigarrietara luzapenak bidaltzen ditu, (lacerata) deitzen den celula[6]. Luzapen horietan gibeleko adarrak amaitzen dira ere. Beraz, argizariek digestio-sistemaren truke-azalera handitzeko ez ezik, bertatik zirkulatzen duen odola zabaltzeko eta oxigenaziorako ere balio dute.

Antzeko espezieak aldatu

Glaucus generoko espezieak, guztiak Glaucus marginatus espezietik hurbil dauden morfologiakoak dira. G. atlanticus tamainaz desberdina da. G. marginatus taldearen ordezkariek ez dute 12 mm baino gehiago neurtzen, eta metapodioaren luzerari dagokionez, askoz ere laburragoa da marginatusan. G. marginatusen kasuan zerata kopurua handiagoa da. 137 edo 139 izatera iristen daude guztira. Gainera, zenbait lerrotan jarrita daude, eta askotan zortzi gehigarritan, G. atlanticus,22ren ohiko seien ordez. G. marginatus zakila ez dago armatuta, hau da, ez du arantza txitiginosoak. Radularen hortzen punta proportzionalki luzeagoa da G. marginatus-en kasuan; masailezurren ertzetan dauden hortz txikiak daukaz. G. marginatus-en lerro batean edo bitan banatzen dira, irregularragoak eta irregularragoak diren bitartean.

Ugalketa aldatu

Herensuge urdina hermafrodita da, hau da, ar eta eme genitalak daukaz. [7]Habia noraezean dagoan egurragaz edo hilda dagoan animalia bategaz egiten dau. Binandu ostean, oso txikiak direzen 10 eta 36 arrautz inguru ekoitzi egiten dabez. 17 milimetrotik gorako luzeera izan daitekeenak. Gehienez bederatzi urtez bizi dira.

Elikadura aldatu

Zehazki nudibrankio gasteropodoen adarrekoa da (itsas barea). Bera baino askoz handiagoak diran animaliak jaten dauz, daukazan labana formadun hortzekaz, euren masailezur kitinosoaren zehar daukazalarik. Haragijalea da. Beste moluskoetaz eta marmoketaz elikatzen da, bates ere, karabela portugesetaz, pozoitsuak eta haiek baino handiagoak diren arren. Karabela portuguesak (Physalia physalis) eta Valella (Vallela vallela) jaten dauz. Bere toxinekiko inmunea baita. Beste alde batetik, egoera larri batean kanibal bihurtu litzateke[8]. Ere Marmoka bezalako ezpezieez elikatzen da. Irentsi ondoren, herensuge urdina marmoka horien ezaugarri urtikatzaileez baliatu baitaiteke .

Bizilekua aldatu

Herensuge urdina pelagikoa da, hau da, munduko itsasoetan banatuta dago, ur epel eta tropikaletan[9]. Hegoafrikako ekialdean eta kostaldean, Europako uretan, Austrialeko ekialdeko kostaldean, eta Mozambiken aurkitu daiteke.[10] Itsaso zabalean bizi arren, itsasertzera arrastraka heldu daitekez, eta horren ondorioz, batzuetan hondartzetan ikusi daikeguz. Mundu osoko ur ozeanikoetan eta tropikaleetan flotatzen dabe, irentsi egiten daben oxigenoa geldiarazi egiten dabelako. Beti gainazalean mugitzen da, eta nahiko modu pasiboan, haizeak eta korronteak bidaltzen dauzan lekura.

Kamuflajea aldatu

Herensuge urdina uraren gainazaletik bizi da, presa baterako unerik arriskutsuenean. Zerutik ikusten den aldean ia ikusezina da, daukan urdin disdiratsua itsasoarekin kamuflatzen dalako, horrez gain itsasoaren kolore bera daukalako. Horrela, hegaztiak zerutik ikustea ia ezinezkoa da. Behealdean zilarreztatuak dira, mimetizazio-efektu bera lortzen, arrainak ez ikusteko.[11]

Defentsa-estrategia aldatu

Bere ahalmen urtikatzailea, elikatzen dan hidrozooetatik ateratzen dau. Haragijale batek harrapakin batetik datozen elementuak babesteko berrerabiltze horri, batzuetan, “Oplophagia” deitzen jako. Herensuge urdina toxinekiko immunea da eta nematozitoak poltsa espezializatuetan biltegiratzen dauz: cnidosac-ak izena daukienak. Gorputzean zehar banatuak daukaz, baina ere, zeratetan daukaz, non oinarritik muturreraino poliki-poliki mugitzen dena.[12]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) 6 DATOS FASCINANTES SOBRE LOS DRAGONES AZULES. ecverde (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) Navarro, Natxo. (2020-03-25). «Adaptarse al entorno: el camuflaje del dragón azul (Glaucus atlanticus)» SUBMON (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Dragón Marino Azul (Glaucus atlanticus)» iNaturalist Ecuador (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. Shugrin, Anatoly Ivanovich. Oxford University Press 2011-10-31 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. Lalli, Carol M.; Gilmer, Ronald W.. (1989-03-01). Pelagic Snails.  doi:10.1515/9781503623088. (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  6. Souleyet. , 440 or..
  7. (Gaztelaniaz) «Dragón azul» Wiki Reino Animalia (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  8. (Gaztelaniaz) de 2020, 12 de Mayo. «Qué es el dragón azul, la extraña criatura venenosa que apareció en una playa de Texas» infobae (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  9. (Gaztelaniaz) «Dragón azul» Wiki Reino Animalia (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  10. Worms, Frédéric. (2012). «Simone Weil, Albert Camus, le siècle et nous» Esprit Août/septembre (8): 9.  doi:10.3917/espri.1208.0009. ISSN 0014-0759. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  11. (Gaztelaniaz) Navarro, Natxo. (2020-03-25). «Adaptarse al entorno: el camuflaje del dragón azul (Glaucus atlanticus)» SUBMON (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  12. (Gaztelaniaz) Thomas-Romero, Luz Eduviges. (2020-09-12). «El dragón azul: un invertebrado fascinante» Mis Animales (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak aldatu