Alcide Charles Victor Marie Dessalines d'Orbigny (1802ko irailaren 6a, 1857ko ekainaren 30a) frantziar (batzuen ikuspegitik, bretainiar) naturalista izan zen. Zoologia, paleontologia, geologia, arkeologia eta antropologia gaietan ikertu zuen.

Alcide d'Orbigny

Historia Naturalaren Museoako katedradun

1853 - 1857
← baliorik ez - Adolphe d'Archiac
Q115433676 Itzuli

1844 -
14. President of the Geological Society of France (en) Itzuli

1843 - 1843
Louis Cordier (en) Itzuli - Adolphe d'Archiac
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlcide Charles Victor Marie Dessalines d'Orbigny
JaiotzaCouëron1802ko irailaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPierrefitte-sur-Seine1857ko ekainaren 30a (54 urte)
Hobiratze lekuaCimetière communal de Pierrefitte-sur-Seine (en) Itzuli
Familia
AitaCharles Marie d'Orbigny
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaDessalines d'Orbigny (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, geologoa, esploratzailea, paleontologoa, entomologoa, zoologoa, biologoa, arkeologoa, ornitologoa, malakologoa eta naturalista
Enplegatzailea(k)Historia Naturalaren Museoa
Jasotako sariak
KidetzaSociété linnéenne de Normandie (en) Itzuli
Académie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Société géologique de France (en) Itzuli

Couëronen jaio zen baina 1820an Arroxelara mugitu zen, non itsas fauna ikertu zuen eta Foraminifera izena eman zien izaki mikroskopiko batzuk aurkitu zituen. Parisen L. A. Cordierren ikasle izan zen eta ondoren Georges Cuvierrena. Hau dela eta Lamarckismoaren aurkaria zen (Cuvier bezala).

D'Orbignyk bidaia bat egin zuen Parisko Museoaren mandatuz Hego Amerikara, 1826 eat 1833 urteen artean. Bidaia honetan 10.000 espezimen jaso eta Frantziara eraman zituen. Horietako batzuen deskribapena La Relation du Voyage dans l'Amérique Méridionale obran egin zuen, Charles Darwinen arabera "XIX. mendeko momentu zientifikorik hoberenetarikoa" zena.

1840an La Paléontologie Française (8 bolumen) argitaratu zuen. 1849an Prodrome de Paléontologie Stratigraphique maisulana argitaratu zuen. Bertan 18.000 espezie deskribatzen zituen.

1853an Parisko Muséum National d'Histoire Naturelleko Paleontologia irakasle izendatu zuten, lan hori egiten zuen lehenengoa. Hainbat garai geologiko izendatu zituen, euren artean Aptiarra, Albiarra eta Cenomaniarra.

Bere omenez hainbat espezie izendatu dira:

  • Nerocila orbignyi (Guérin, 1832)
  • Alcidia Bourguignat, 1889
  • Ampullaria dorbignyana Philippi, 1851
  • Pinna dorbignyi Hanley, 1858
  • Haminoea orbignyana A. de Férussac, 1822
  • Sepia orbignyana Férussac, 1826
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alcide d'Orbigny Aldatu lotura Wikidatan