Hidrozoo
Eskuarki, bizi-zikloan polipo- eta marmoka-aldiak dituzten knidarioez esaten da. Gehienak itsastarrak dira, baina badaude ur gezatakoak ere. Hidrozoa klasea osatzen dute.
Hidrozooak (Hydrozoa) knidarioen filumeko animalia txiki harrapariak dira, bakarka edo koloniak eratuz eta gehienetan ur gazian bizi direnak.
Hidrozoo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Cnidaria |
Subfilum | Medusozoa |
Klasea | Hydrozoa Owen, 1843
|
Ordenak | |
Bi aldi izaten dituzte bizitzan, polipo-aldia eta marmoka-aldia. Barrua ez dute beste knidarioetan bezala ziskuetan banatua, zisku bakarra baitute. Marmoka-aldian eszifozooak baino askoz txikiagoak dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.