Herdoilaren gerrikoa (ingelesez: Rust Belt) AEBtako industria eremua osatzen zuen eskualde bat da, gaur egun desindustrializazioaren ondorioz nabarmen pobretu dena. Kanadara ere hedatzen da eremua, bereziki AEBrekin muga egiten duten eskualde batzuetan.

Herdoilaren gerrikoa
Datu orokorrak
Motalurralde eta cultural area (en) Itzuli
EponimoaHerdoil
Geografia
Map
Koordenatuak40°56′48″N 79°53′31″W / 40.9467°N 79.892°W / 40.9467; -79.892

Geografia aldatu

Industria eremu hau honako estatu hauek osatzen dute:

Kanadako industria eremuak honako hiri hauek barne hartzen ditu: Hamilton, St. Catharines eta Windsor.

Historia aldatu

Eskualde honek industriagune gisa gorakada izatearen arrazoia Mendebaldeko Virginia, Tennessee, Kentucky eta Pennsylvania estatuetako ikatz mehatzen hurbiltasunari zor die. XIX. mendean inmigrazioaren fluxu handiak biztanleriaren areagotzea ekarri zuen, Aintzira Handien bidezko ibai garraioak berarekin bat eskualdearen garapena ekarri zuelarik. Eskualde hau herrialde osoan trenbidea izaten lehenetarikoa izan zen.

Manufakturen gainbehera hau globalizazioak eta merkataritza askearen inguruko nazioarteko akordioen orokortzeak sorrarazi zuten. Gutxiago aipatu ohi diren beste eragile batzuk AEBtako garraioa eta barne eredu migratorioen ezartzeak izan ziren. Honela bada, nahiz eta gaur egun energia eta lehengai iturrien hurbiltasuna hain garrantzitsua ez izan, manufakturen gaineko inbertsioaren zati bat herrialdearen barnean soldata baxuagoak dituzten estatuetara lekualdatu da, hots, Eguzkiaren Gerrikoa edo Sun Belt deritzon eremura. Aintzinako Manufacturing Belt (Manufakturen Gerrikoa) eremuaren krisia eta gainbeherak Rust Belt (Herdoilaren Gerrikoa) izendapena askoz ere hedatu eta ezagunagoa izatea ekarri du.

Desindustrializazioaren eraginak aldatu

Desindustrializazioak eragin handien izan duen estatua Michigan izan da. Azken 30 urtetan Detroit hiriak bere biztanleriaren erdia galdu zuen, krimen kopuruaren areagotze handi batekin. 2007ko abuztuan %7,4az Michigan estatuak AEBtako langabezia tasa handiena zuen. Detroit hirian langabezia tasa %14 inguruan zegoen, biztanleriaren heren bat txirotasunean bizi zelarik.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  • American Steel, Richard Preston (1991), Prentice Hall. ISBN 0-13-029604-X
  • Images of the Rust Belt, James Jeffery Higgins (1999), Kent State University Press. ISBN 0-87338-626-4
  • Industrial Sunset, Steven High (2003), University of Toronto Press. ISBN 0-8020-8528-8
  • People and folks: gangs, crime, and the underclass in a rust- belt city, John Hagedorn and Perry Macon (1988), Lake View Press. ISBN 0-941702-21-9
  • Reorganizing the Rust Belt, Steven Henry Lopez (2004), University of California Press. ISBN 0-520-23565-7
  • Revival in the rust belt, Daniel R. Denison and Stuart L. Hill (1987), University of Michigan Press. ISBN 0-87944-322-7.

Kanpo estekak aldatu