Herdoil
Herdoila[1] edo ugerra hezetasunaren laguntzaz eta korrosioaren eraginez metal gainean sortzen den substantzia da, eta bereziki, burdinaren azalean eratzen den burdin oxido gorrixka[2].
Bere tonalitatea aldatu egiten da horixkatik gorrixkara, konposizioaren arabera, burdina zulatzeraino iritsi daitekeena. Ondorengo hidroxido eta burdin oxidoen (III) proportzio aldakorreko nahastea da[3][4]:
- Oxido hidratatua , non n zenbaki oso bat den
- Hidroxidoa:
- Oxido-hidroxidoa
Herdoilak sakonki barneratutako piezek egitura-arazo bat dute, oxidatu gabeko metalak baino askoz propietate mekaniko txikiagoak baititu. Hori dela eta, herdoildurak sekzio erresistentea galtzen du eta egitura metalikoak kolapsa ditzake.
Herdoiltzea
aldatuBurdinak, korrosioaren ondorioz, oxido eta gatz desberdinak produzitzen ditu eta horrela laranja koloreko geruza bat sortzen da. Erreakzio kimikoen ondorioz gertatzen den korrosioan, airearen oxigenoak eragiten die kaltea metalei, herdoildu egiten baititu. Metal-mota batzuetan, herdoildutako geruza erori egiten da, eta herdoiltze-prozesua behin eta berriro errepikatzen da metala erabat hondatzen den arte. Beste metal batzuetan, berriz, geruza bakarra hondatzen du oxigenoak, eta geruza horrek korrosioaren kontrako babesa ematen dio metalari.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «herdoil» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
- ↑ «Herdoil». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-11-03.)
- ↑ Wiberg, Egon. (2001). Inorganic chemistry. (1st English ed.. argitaraldia) Academic Press ISBN 0-12-352651-5. PMC 48056955. (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).
- ↑ Sund, Robert B.. (1980). Accent on science. ([New ed.]. argitaraldia) C.E. Merrill ISBN 0-675-07569-6. PMC 9055289. (Noiz kontsultatua: 2022-03-31).