Bilera pertsona multzo bat toki eta denbora jakin batean elkartzeko ekitaldia da, informazioa jakinarazi, gai jakinak eztabaidatu eta erabakiak hartzeko. Bilera bat antolatzeko, aurretik deialdia egin eta gai-zerrenda bat prestatu ohi da, parte hartzaileek jakin dezaten zein izango diren gaiak. Bilera bakoitzaren ondoren horren akta jasotzen da, bileran eztabaidatu eta erabaki denaren ziurtagiri moduan. Bilera bat behar bezala garatzeko, garaiz hasi, gai-zerrendako gaiak jarraitu eta horietara mugatu eta parte hartzea sustatu behar da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: bilera .