Helasseren aldarea
Helasseren aldarea, Miñaon agertu zen Helass edo Helasse jainko edo jainkoari eskainitako erromatar garaiko aldarea da. Euskararen historiarako dokumentu garrantzitsua da, bertan irakurtzen den teonimoa -jainko edo jainkosaren izena - eusko-akitanierazko izena delako.
Helasseren aldarea | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | II. mendea |
Aurkikuntza lekua | Miñao |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | kareharria |
Dimentsioak | 39 (![]() ![]() |
Hizkuntza | akitaniera eta eusko-akitaniera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Arabako Arkeologia Museoa |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Aldarea
aldatuMiñaoko estela M. Lourdes Albertosek aurkitu zuen 1970ean, egindako ikerketa bati esker (EAA, 1970). Arabako Arkeologia museoan gordeta dago egun, eta bertan ematen diren datuen arabera, aldareak 39 cm.ko altuera du, eta 25 cm zabalera. II. mendekoa da eta bere kontserbazio maila erdizkakoa da[1].
Idazkuna
aldatuEstela honetan hurrengoa irakur daiteke:
AE(L)LIA
HELLICE
HELASSE
Honela itzuli daiteke: Aelia Hellicek (eskaintzen dio aldare hau) Helasseri (edo Helassi?)
K.o. II. mendean datatu da.
Ae(l)lia Hellice eskaintzailea izango litzateke eta Helasse jainkosa edo jainko indigenaren izena.[2] Aelia latindar nomen (abizen) ohikoa da. Eta Hellice cognomen-a (izena) greziar jatorrikoa da, eta horregatik uste da morroia izango zela, sarritan, izen greziarra ematen baitzitzaien esklaboei erromatar gizartean.
Identifikatzaile epigrafikoa
aldatuHEp 1989, 13
Akitanierazko hizkuntzaren aztarna
aldatuJoakin Gorrotxategik dioenez, S bikoitza soinu indigenen egokitze bat izango litzateke, latinera bihurturik. Eta Akitaniako adibideei begiratzen badiegu, litekeena da SS hori fonema txistukari frikatibo[oh 1] bat izatea. Akitaniatik kanpo, SS bikoitza Antestia Oandissenen estelan erabili zen baita ere. Hasperena (H) nabarmendu beharko genuke, hau Akitaniako 34 antroponimo[oh 2] eta 4 teonimoetan[oh 3] baitago (datu hau 1984koa da, gaur egun gehiago ezagutuko direlarik).
Akitaniako teonimo batzuk -e amaiera dute (Lahe, Garre, Erge...), baita ere, baina, dudarik gabe, Barbarin-en (Nafarroa) topatutako Selatse/Selaitse teonimoa da gertukoena.
Oharrak
aldatu- ↑ Gaur egungo euskaran hiru dira euskaraz txistukari frikariak edo frikatiboak: s, z eta x idazten ditugunak. Ikus, Fonetika eta Fonologia. Euskara eta Euskal Literatura» Euskara eta Euskal Literatura. Lur Entziklopedia tematikoa.
- ↑ Antroponimoak pertsona izenak dira.
- ↑ Teonimoak jainko-jainkosen izenak dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Gorrotxategi, Joakin. (1984). «Acerca de "Helasse", teónimo indígena atestiguado en Miñano Mayor (Álava)» Veleia (EHU/UPV) (1): 261-266. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ Zaldua, Luis Mari. (2022). Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Izenak bil.. Euskaltzaindia, 61-66 or. ISBN 9788412546392..
Ikus, gainera
aldatu- Helasse jainko edo jainkosa