Selatse edo Selaitse jainkoa

Erromatar garaiko jainko baskoia

Selatse edo Selaitse jainkoa, Barbarinen agertutako hiru aretako epigrafeetan aipatzen den jainko baskoi bat izan zen.

Lehenaren berri XX. mende hasieran eman zuen Fidel Fita katalan epigrafistak. Eugenia Velazek aurkitu zuen San Jurgi ermita erromanikoaren ondoan, eta beste biak ere leku berean topatu dira, El Barco izeneko muinoan[1]. El Barco San Jorge ermitatik metro batzuk mendebaldera dago, Saldo ibaiaren bestaldean. leku berean, laugarren aldare bat topatu zuten 1998an Ninfei eskainia[2]

Udalerriaren barruan, San Migel izeneko lekuan (San Migel gaina ingurua), Burdin Aroko kokaleku bat dago, eta aurkitutako aztarna arkeologikoek iradokitzen dute erromatarren garaiko fundus[oh 1] edo vicus[2] bat ere egon zela bertan[3]. San Migel Gaina, San Jurgi ermitatik kilometro bat eki-iparraldera dago.

Aurrenekoz aurkitu zuten aldarearen epigrafean hau irakur daiteke: SEMPRONI / VS BETUNUS SE / LA ITSE V S L M[1]. Laburdurak gartuz gero, horrela geratuko litzateke: Semproni/us Betunus Se/laitse v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito). Eskintzailea Sempronius Betunus, kognomen indoeuroparra du, eta Joakin Gorrotxategi filologoak datua nabarmentzen du, izen indoeuroparra duen pertsonaiak jainko baskoi bati eskaini diolako botoa. Javier Velaza apigrafista nafarrak Stelaitse irakurri zuen Selatse ordez. Hispania Epigrafica online datu basean Record No. 19153 zenbakia du, eta beste bildumetan, identifikazio kode hauek: IRMN[oh 2] 19 = HEp[oh 3] 4, 1994, 572 = AE[oh 4] 1911, 92. egun, Nafarroako Museoan gordetzen eta erakusten da.

Bigarren aldarearen inskripzioa hau da: IGERM / ANUS / SELATSE / V S L M. Etas laburdurak osatu ondoren: I(unius) Germ/anus / Sela(i)tse / v(otum) s(olvit) l(ibens) / m(erito). Itzulpena honen antzeko zerbait litzateke: Iunus Germanusek Selatseri (eskaini dio aldare hau), botoa egiten du askatasunez, eta gogo onez, ondo merezita[oh 5]. Nomena, Iunius-en ordez, Iulius ere izan daiteke. Germanicus cognomena, indigena da, aurreko kasuan bezalaxe[2]. Horrek aditzera ematen du jendearen erromatartzea hastapenetan zegoela une te leku horretan. Javier Velazak, aurrekoan bezala, Stelaitse forma hobesten du jainkoaren izenean. idazkunaren identifikazio kodeak hauek dira: Hispania Epigrafica online datu basean, Record No. 19154 = IRMN 20 = HEp 4, 1994, 573 eta AE 1911, 93.

hirugarren epigrafean testua oso antzeko formula erabiltzen du: Eskintzailearen identitatea (nomena gehi cognomen-a) jainkoaren izena eta ohiko VSLM: ASCLEPIUS / PATERNUS / S V S L M. Laburdurak modu honetan osatu dira: Asclepius / Paternus / S(elaitse) v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito). Hispania Epigraphica datu baseak, aurreko beste bi kasuetan bezala, Velazaren interpretazioari jarraiki, Stelaitse forma hautatu du.[4] Epigrafearen identifikazio kodeak, Hispania Epigrafica online datu basean, Record No. 1915 = ILER[oh 6] 924 = IRMN 21 eta HEp 4, 1994, 574 dira. Nafarroako Museoan gordetzen da. Asclepius nomena oso ezohikoa da, izen grekoa baita.

Aldaren pilaketagatik, baliteke leku horretan santutegi edo tenplu bat egotea.

Oharrak

aldatu
  1. fundus bat, esku pribatuetan zegoen lurralde zati bat zen, nekazari gunean edo herrigunean egon zatekeena, baina ohituraren poderioz, hiriguneetatik kanpo zeuden lurralde eta bertako eraikin multzoari aplikatzen zitzaion. (ikusi: "Fundus". A Dictionary of Greek and Roman Antiquities (1890). William Smith, LLD, William Wayte, G. E. Marindin, Ed.)
  2. IRMN: Nafarroako Museoaren bildumaren identifikatzailea
  3. HEp: Hispania Epigraphica paperezko aldizkariaren identifikatzailea
  4. AE: L'Année épigraphique aldizkariaren identifikatzailea
  5. Votum solvit merito itzulpen ugari izan ditu. Kasu hoentan, Mauricio Pastro Muñoz eta Sabino Perea Yábenez ikerlariena autatu da. Ikusi, egile horien: "Dos monumentos epigráficos inéditos", Florentia Iliberritana: Revista de estudios de Antigüedad Clásica, 27 (2016), 215-240. or.
  6. ILER: J. Vives, Inscripciones latinas de la España romana, Bartzelona, 1971-1972.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Zaldua, Luis Mari. (2022). Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Izenak bil.. Euskaltzaindia, 61-66 or. ISBN 9788412546392..
  2. a b c Armendáriz Martija, Javier; Velaza, Javier. (2002). «Nueva ara romana de Barbarin (Navarra)» Sylloge epigraphica Barcinonensis (4): 47–50. ISSN 2013-4118. (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  3. (Gaztelaniaz) Barbarin – Ayuntamiento de Barbarin. (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).
  4. «HispaniaEpigraphica Online Database - Record Card» eda-bea.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).

Kanpo estekak

aldatu