Antestia Oandissenen estela

erromatar garaiko hilarria eta idazkuna

Antestia Oandissenen estela edo hilarria, Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitu zen erromatar garaiko heriotza-estela edo hilarria da. Tailer epigrafiko bereko beste estelak ez bezala, ez du marrazkirik eta idazkuna bakarrik agertzen da. Testu horretan agertzen den hildakoaren izena, antzinako euskararen aitzindaria izango litzatekeen euskal-akitanierazkoa da.

Antestia Oandissenen estela
Jatorria
Sorrera-urteaI. mendea
Jatorrizko herrialdeaErromatar Inperioa
Ekoizpen lekuaSoriako probintzia
Aurkikuntza lekuaLas Aldehuelas
Honen izena daramaAntistia
Ezaugarriak
Materiala(k)hareharria
Dimentsioak120 (altuera) × 38 (zabalera) × 13 (sakonera horizontalean) cm
Hizkuntzaeusko-akitaniera
Zatiak1
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSanta Cruz de Yanguas
BildumaHispania Epigraphica eta L'Année épigraphique
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia

Jatorria eta kronologia

aldatu

Antestia Oandissen, Las Aldehuelas udalerri barruan dagoen Valloria herriko etxe batean zegoen, eta litekeena da herri horretatik gertu dagoen La Muela aztarnategian izatea jatorria. K.o. I mende bukaerakoa edo II mende hasierakoa da.[1]

Testuaren ezaugarriak

aldatu
 
Antestia Oandissenen estelaren kalkoa oinarria duen marrazki bektoriala.

Testuak hiru parte ditu: hildako neska gaztearen izena eta noren alaba zen: ANTESTIA-OANDISSEN-LU-CI-F (Antestia Oandissen, Lucii filia: Antestia Oandissen, Lucioren alaba), bere adina, AN-XI (Annorum XI: 11 urte) eta hilarrietan ohikoa den esapidea, H-S-EST (Hic sepulta est: hemen ehortzirik dago). Tailer honetako inskripzioetan ez da ohikoa adin zehatza adieraztea, beti hamarnaka jartzen baita: XX, XXX, XXXX, etab.

"Antestius", eta batzuetan "Antisistius" nomen-a (familia izena) latina da: Antestia emakumeen kasuan eta Antestius gizonen kasuan[2]. Tailer epigrafiko berean idatzi zuten Antestius Sesenco-ren "abizen" bera dauka.

Izenaren bigarren osagaia (izen pertsonala)[3], ordea, indigena da[1]. Oandissen hitzak bi ss ditu eta horrek esan nahi du ez duela S soinua adierazten, baina litekeena da s soinuaren antzeko beste fonema bat irudikatzea. Honela dio Joakin Gorrotxategik hizki bikoitz horri buruz, Miñaoko Helasseri eskainitako aldarearen idazkuna aztertzean:

« No sabemos con seguridad qué podía anotar una grafía [SS] ..., pero no tiene por qué tratarse necesariamente de una fricativa[5] geminada, como en latín. No hay que olvidar que la acomodación de los sonidos indígenas al uso latino de escritura debió ser en muchos casos imprecisa e inconsecuente.

De nuevo una ojeada al repertorio onomástico aquitano ofrece cierta luz en la comprensión de este asunto. Conviene señalar aquí la gran cantidad de temas en sibilante documentados en aquitano, que ante las desinencias causales latinas o en final de palabra o de morfema se anotan mediante una convención gráfica extraña pero siempre consecuente, [XS] [X]. Desde Luchaire[6], por lo menos, se viene afirmando que esta grafía es un medio de representar algún tipo de sibilantes africadas[7]. Esta suposición parece estar apoyada por una alternancia gráfica muy significativa, [X(S)] / [TS], que afianzaría su valor africado: (Buai-)gorrzxe / (Heraus-)corrz"tse-he, más el teónimo aislado Erditse.

»

[4]


Identifikatzaile epigrafikoa

aldatu

"Antestia Oandissen"-en inskripzioaren kode epigrafikoak eta bibliografia[8]: HEp 2, 1990, 668 = HEp 3, 1993, 359 = AE 1990, 566 = AE 2001, +01222 = HEp 19, 2010, 300 = Fernández Palacios, F. “Casos Y Cosas Peninsulares Relacionadas Con La Denominada Onomástica Vasco-Aquitana.” Palaeohispanica 10 (2010), p. 366[9]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Alfaro Peña, Eduardo; Belinchón. Costumbres romanas para la muerte en tierras Altas de Soria. Santa Cruz de Yanguaseko erakusketako eskuorria. , 16 or.
  2. Izenaren parte horri, "nomen" esaten zaio.
  3. Cognomen esaten zaio izenaren osagai horri.
  4. (Gaztelaniaz) Gorrotxategi, Joakin. (1984). «Acerca de "Helasse", teónimo indígena atestiguado en Miñano Mayor (Álava)» Veleia (EHU/UPV) 1: 261-265..
  5. Frikari, igurzkariak edo frikatiboen artean, euskaraz, hauke daude: /f/, /z/ , /s/, /x/, /j/ eta /h/ (glotala). (https://www.hiru.eus/eu/lengua-vasca/consonantes)
  6. A. Luchaire, Études sur les idiomes Pyrénéens de la region francaise, París 1879.
  7. Gaur egungo euskal kontsonante afrikariak 'ts', 'tz' eta 'tx' dira.
  8. Inskripzio guztiek kode edo identifikatzaile bat izaten dute, nazioarte mailan erabiltzen direnak. Epigrafe (inskripzio) bat deskribatzeko artikulu bat argitaratzen denean, identifikatzaile bat ematen zaio argitalpen horretan. Argitalpen hori katalogo bat edo aldizkari bat izan daiteke eta katalogo erabiliena Corpus Inscriptiunum Latinarum da; bere kodeak CIL hizkiekin hasten dira. AE hizkiekin hasten direnak, ordea, L'Année épigraphique aldizkari akademikoak emandako kodeak dira.
  9. (Gaztelaniaz) «Epitafio de Antestia» Hispania Epigraphica (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu