Hassan-i Sabbah (persieraz: حسن صباح‎, Hasan-e Sabbāh) edo Hassan al-Sabbāh (arabieraz: حسن الصباح‎, Ḥasan aṣ-Ṣabbāḥ) (Qom, gaur egun Iran, 1034 aldean - Alamut, 1124) buruzagi ismaildarra izan zen, Erdi Aroko nizarien estatua sortu zuena[1].

Hassan-i Sabbah

Lord of Alamut (en) Itzuli

1090 - 1124 - Kiya Buzrug-Ummid (en) Itzuli
da'i (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaQom, 1050(e)ko hamarkada
HerrialdeaSeljuktar Inperioa
Fatimitar Kaliferria
Nizari Ismaili state  (1090 -
BizilekuaQom
Kaukasiar Albania
Armenia
Damasko
Ray (en) Itzuli
Isfahan
Kairo
Alamut
Damghan (en) Itzuli
HeriotzaAlamut1124ko ekainaren 12a (64/74 urte)
Hobiratze lekuaHassan Sabbah's mausoleum (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerlijio burua, politikaria, buruzagi militarra, idazlea, teologoa, misiolaria, filosofoa eta astronomoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNizarismoa
hamabitarra

Bizitza aldatu

Hassan-i Sabbah Qomen jaio zen, familia xiita batean. Umea zenean familia Rayera aldatu zen; bertan, 17 urte zituelarik, ismailismora bihurtu zen, eta leialtasun zina egin zion Fatimitar Kalifa-herriari. Isfahanen, Persiako ismaildar gune ezkutukoan, egon ostean, Kairora joan zen bere heziketa osatzera[1]. Persiara itzulirik, Qazvin ondoko Alamut gotorlekuaz jabetu zen, herrialdearen iparraldeko Elburz mendigunean. Berak eratutako Asasinoen sektak hilketa selektiboak egiten zituen, etsaiak ziren errege edo lider militarren aurka[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Hasan Sabbāh. iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-14).
  2. Hach Embarek, Beñat. Alamut, hashshashinen gotorleku. zuzeu.eus, Creative Commons, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (Noiz kontsultatua: 2017-2-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hassan-i Sabbah