Harribeltza

Hiesaren aurkako elkartea

Harribeltza, Hiesaren aurkako elkartea, Oiartzunen 1994an sortu zen elkarte bat da, hiesak eragindako egoeraz kezkatutako gaixo eta lagunen artean sortua. Talde lokala izatetik, urteekin aktibismo hedatuago bat egitera igaro dira[1].

Harribeltza
Datuak
MotaInteres-taldea eta disability rights organization (en) Itzuli
HerrialdeaEuskal Herria
IdeologiaHIV/AIDS activism (en) Itzuli
Historia
Sorrera1994
webgune ofiziala

1990eko hamarkadan Osakidetzak bideratu ezin zuen osasun alderdi bat nabarmentzen ari zen seropositibo (GIB birusarekin bizi direnak) eta hiesdunen artean, alderdi psikologiko eta emozionala; eta horri arreta eskaini zion Harribeltzak.

21. mendean, hiesaren transmisio eta prebentzioaz informatzen jarraitzen du, GIB eta hiesarekin bizi diren pertsonen bizitza-kalitatearen alde egiten du, eta seropositibo izateak suposatzen duenaz informatzen dute, errespetuzko jarrerak bideratzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. «ELKARTEA» HarriBeltza Hiesaren aurkako Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).