Ireki menu nagusia

Hamburger SV

Hamburg SV» orritik birbideratua)

Hamburg SV (alemanieraz Hamburger Sport-Verein) Alemaniako futbol talde bat da, Hanburgoko hiri aske eta hansatarrekoa. 1887ko irailaren 29an sortua izan zen eta Alemaniako Bundesligan jokatzen du.

Hamburger SV
Ezizena(k) Rothosen (praka gorri)
Sorrera 1887
Futbol zelaia Imtech Arena
(edukiera: 57.000 lagun)
Presidentea Alemania Bernd Hoffmann
Entrenatzailea Alemania Christian Titz
Liga Bundesliga
2017-18 17.a (jeitsi da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
FC Barcelonaren aurkako partida 1961eko Europako Kopan.

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Hanmburger SV 1919an jaio zen, Sport Club Germania (1887), Hamburger FC (1888) eta FC Falke Eppendorf (1906) taldeak batu zirenean. Taldearen lehen txapelketa, liga izan zen, 1922an, baina txapelketa honek, garai hartan, ez zuen ofizialtasunik. 1923an bigarren liga irabazi zuen, oraingoan baliozkoa izan zena. 1928an liga berria irabazi zuen. Hirugarren reicharen garaian eskualdeko ligetan nagusi izan zen baina herrialde mailan ez zuen titulu berririk irabazi.

Gerra osteko urteakAldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren 1946an Hanburgoko liga irabazi zuen eta 1947 eta 1948an Britainiar okupazioko eremuko ligaren irabazlea izan zen. 1950an Estatu Batuetan partida batzuk jokatu zituen (Alemaniatik atera zen lehen traldea) eta sei gol sartu eta bat ere jaso gabe itzuli zen. 1947 eta 1963 artean Alemania iparraldeko liga guztiak irabazi eta Alemania osoko txapelketa jokatzeko sailkatu zen, baina 1960an soilik lortu zuen garaipena, finalean Koloniari 2-0 irabaziz. Garai hartako izarra Uwe Seeler izan zen, bederatzi denboralditan 267 gol sartu zituelarik 237 partidatan. 1961ean Europako Kopa jokatu zuen eta Bartzelonak kanporatu zuen finalerdietan.

Urrezko aroaAldatu

1963an Bundesliga sortu zenean Hamburguer SV lehen mailan kokatua izan zen, eta ordutik bigarren mailara sekula jeitsi ez den talde bakarra izanik "Dinosauroak" ezizena jaso izan du. 2018an ordea maila galdu du lehenengo aldiz.

Urrezko aroa 1970 hamarkadaren amaieran iritsi zitzaion 1977an Europako Errekopa eta 1979, 1982 eta 1983an Bundesligak irabazi zituenean. Titulu handiena 1983ko Europako Kopa izan zen. Urte hartan Erreala finalerdietan kanporatu zuen, Donostian 1-1 berdindu eta Alemanian 2-1 irabazi baitzuen jokoz kanpo sartutako gol baten bidez. Finalean Juventus FC garaitu zuen 1-0ko emaitzaz. Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuen ondoren baina Grêmio Porto Alegre talde brasildarrak 2-1 garaitu zuen.

Azken urteakAldatu

1991 urtetik aurrera arazo ekonomikoak izan zituen eta maila nabarmen jeitsi zuen. 2001ean berriz lortu zuen Txapeldunen Ligarako sailkatzea. Ordutik emaitza aipagarri batzuk izan ditu, 2003ko Alemaniako Ligako Kopa eta 2005 eta 2007ko Intertoto Kopak besteak beste. 2016-17 denboraldian azken jardunaldian salbatu da.

UniformeaAldatu

Elastiko zuria, galtza gorriak eta galtzerdi urdinak erabiltzen ditu.

     
 
 
 
2013-2014
     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018

Lortutako txapelketakAldatu

Alemanian: 11Aldatu

Nazioartean: 4Aldatu

Kontinente arteko Futbol KopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1983

Europako KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1983
  • Finalista (1): 1980

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1983

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1977
  • Finalista (1): 1968

UEFA KopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1982

UEFA Intertoto KopaAldatu

  • Txapelduna (2): 2005, 2007

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1983   Grêmio Porto Alegre 2-1 Hamburger
Europako Kopa 1979-80   Nottingham Forest 1-0 Hamburger Madril
1982-83 Hamburger 1-0   Juventus FC Atenas
Europako Superkopa 1983   Aberdeen FC 2-0 (0-0, 2-0) Hamburger
UEFA Kopa 1981-82   IFK Göteborg 1-0, 3-0 Hamburger
Europako Errekopa 1967-68   AC Milan 2-0 Hamburger
1976-77 Hamburger 2-0   RSC Anderlecht

Euskal taldeen aurkako partidakAldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Hamburgerrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1982-83 Europako Kopa Final erdiak Real Sociedad
Hamburger
1-1
2-1
Hamburger
Real Sociedad
2006-07 Txapeldunen Liga 3. itzulia Hamburger
Osasuna
0-0
1-1*
Osasuna
Hamburger
  • 2006-07ko kanporaketan Hamburgerrek jarraitu zuen aurerra kanpoko golaren balioagatik.

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamburger SV