Guillaume Lekeu (Heusy, Verviersetik hurbil, Valonia, Belgika, 1870eko urtarrilaren 20a - Angers, Frantzia, 1894ko urtarrilaren 21a) belgikar musikagilea izan zen.

Guillaume Lekeu
Guillaume Lekeu ca. 1886.jpg
Bizitza
Jaiotza Verviers1870eko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Angers1894ko urtarrilaren 21a (24 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Sukar tifoidea
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) César Franck
Vincent d'Indy
Jarduerak
Jarduerak musikagilea
IMDb nm7147615

BiografiaAldatu

César Franck eta Vincent d'Indyren ikasle izan zen. Gazterik hil zen, eta musika-lan gutxi utzi zituen, baina oso ederrak denak. Oso ezaguna den Sonata idatzi zuen pianorako eta biolinerako; Adagio bat (1891) harizko orkestrarako; Nocturne, giro inpresionista aditzera ematen duena; Trois Poèmes, berak idatzitako poemen gainean; Andromeda kantata, Erromako sarian bigarren izan zena, eta Faust, estudio sinfonikoak. Erromantizismo berrituaren bideari ekin zion, inpresionismoa hastear zegoen unean.

ErreferentziakAldatu