Graziana Barrenetxea
Graziana Barrenetxea (Zugarramurdi, 1540 – Logroño, 1610), Zugarramurdiko sorginkeria prozesuagatik da ezaguna. Graziana, Zugarramurdiko akelarreko 'erregina' bezala ezagutzen da.[1]
Graziana Barrenetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zugarramurdi, 1540 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Logroño, 1610 (69/70 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak |
Las brujas de Zugarramurdi/ Zugarramurdiko Sorginak filma Álex de la Iglesia euskal herritar zinema zuzendariak egindako "komedia zoro" bat (zuzendariaren hitzetan) da. Carmen Maura aktorea izan zen Graziana Barrenetxea.[2]
Bizitza
aldatuXVI. mendean jaioko zen, baina urte zehatzik ez daukagu. Migel Goitibururekin ezkondu zen eta gutxienez bi alaba izan zituen. Haien izenak, Maria eta Estebania ziren.[1]
Graziana de Barrenechea sorgina jatorriz Zugarramurdi herrikoa zen, Nafarroako Erresuman. Emakume mistikoa zen, ebano ilea, eta rubien antzeko begiak zituena.[3]
Eguneroko bizitzan oharkabean gertatzen zen arren, Graciana Zugarramurdiko etxetzarretako apo-ehizaren burutzat hartu zuten, eta Akelarre familiaren erregina izendatu zuten. Zeremonia-maistra, suhia, Joanes de Goiburu, txistua eta Joanes de Sansinena, panderoa jotzen zutela.[3]
1609an, sorginkeriagatik atxilotu zuten Graciana, eta gero Logroñoko mazmorretara bidali. Han hil zen 1610ean.[3]
Epaiketa
aldatuXVII. mende hasieran sorginkeria salaketa eta traizio ugari izan ziren Lapurdiko kostaldeko herrietan batez ere. Horrek, zenbait pertsona boteretsuen biltzar bat eragin zuen eta prozesu bat hasi zuten. Laster, zenbait pertsona atxilotu eta Logroñora bidali zituzten. Graziana eta bere bi alabak Logroñora joan ziren, 1609ko otsailean, atxilotuen alde hitz egiteko. Ez zieten jaramonik egin eta atxilotu egin zituzten. Gainera Zugarramurdira bidali zituzten pertsona gehiago sorginen bila. 300 pertsona inguru (umeak kenduta) atxilotu zituzten Zugarramurdi eta alboko herrietan. Haietatik 40, Logroñora eraman zituzten. 1610. urteko azaroaren 7 eta 8an, bera, bere senarra eta bere bi alabak zigortu zituzten. Laurak, epaia baino lehen hil egin ziren, kartzelan.
Zugarramurdiko Sorginen museoa
aldatuMuseoak Zugarramurdiko memoria historikoa iraunarazi eta garai hartako jendearen bizimodua nolakoa zen erakusten du. Garai hartako gizarte-egoeraren, sorginenganako benetako izuaren, eta bere agintea nola edo hala inposatu nahi zuen inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du. Dolurako eta oroimenerako gunea, istorio interesgarriak zehatz-mehatz, baina aldi berean modu atseginean eta erakargarrian kontatzeko gunea, argi eta obskurantismo ñabardurak emanda. Sorginen inguruan gaur egun arte izan den folklorismoa hausteko asmoaz sortu zen 2007an. Bestelako errealitatea landu nahi du, gertakari sinesgaitzez akusaturik izan ziren, fantasiazko kontakizunetan sartu zituzten, eta azkenik sutan erreak izan ziren gizon-emakume haien errealitatea. Horren guztiaren atzean, elezaharrez eta mitologiaz beteriko mundu zoragarri bat dago. Protagonista nagusiak Mari eta Aker ditugu, festez eta erritu paganoz, eta herri-medikuntzak zuen sustrai luzeez inguraturik. Florentzio Idoatek, Aita Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Gustav Heninngsen, Jose Dueso, J. Paul Arzac eta Koro Irazokik, besteak beste, egindako ikerketa-lanak oinarri izan dira bere ondarea babestea eta turismo-baliabideak lantzea bateratzen dituen proiektu honetan.[4] Bestalde, museoak 1610eko inkisizio-prozesuari buruzko erakusketa ere ikusgai du.[5]
Heriotza
aldatuTortura saio luzeen ostean, “Akelarreko erregina” izatearen akusazioa ukatzen hil zen 85 urteko Graziana Barrenetxea Logroñoko presondegian. Haren alaba Maria eta Estebania bezalaxe. Mikael Goiburu “Akelarreko Erregeak” eta 84 urteko Martin Bizkar “Akelarreko Haurren Alkatetzak” izandako patu bera. Zugarramurdiko biktima hauek dira ehunka eta ehunka euskal herritarren izenez jositako zerrendaren parte, gaur egunean ere osatu gabe dagoena.[1]
Historia
aldatuUrdazubiko monasterioko Frai Leon Aranibarrek Logroñoko Auzitegiaren aurrean salaketa aurkeztu zuen.[6] Salaketaren ostean, Espainiako Inkisizioak Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea bidali zuen eskualdea miatzera eta ikertzera. Zugarramurdin hainbat hilabete eman ondoren, salaketa ugari batu zituen, usteen eta 300 pertsona sorginkerien salakuntzapean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzita. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten, hiri hartan espetxeratuak izan ondoren, torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu zirela. [6]
1610eko azaroaren 7 eta 8an Zugarramurdiko 40 lagunek epaia jaso zuten: 18 libre utzi zirtuzten, 12 sutan erre zituzten (horietariko 5 irudi moduan, lehenago kartzelan hil ziren eta). Sutan bizirik erreak, hauexek izan ziren; Maria Arburua (70 urtekoa), Maria Baztan Borda (68), Graziana Xarra (66), Ezpelatako Maria Etxatxute (54), Domingo Subildegi (50) eta Petri Juanjorena (36) .[6] Presondegian hil zirenetakoak eta “errudunak” izan zirenei aurrekoekin batera bere gorpuak erre zituztenak (damututako irudian): Juanes Etxegi 66 urtekoa, Maria Etxeleku (40) urtekoa, Estefania Petrisazena (37) urtekoa, Joanes Odia (68) urtekoa eta Maria Zozaia (80) urtekoa (inoiz hildakoen izenak aldatzen dira).[6]
Hauek guztiak, (Maria Zozaia ezik) beti ukatu zuten sorgiñak eta aztiak zirenik eta ukapen hori izan zen hain zuzen sutan erretzeko kondena.Bestebatzuk kartzelan (kargurik gabe edo errugabeak) izurrite batez hilziren; Graziana Barrenetxea (ustez, Akelarreko erregiña kargua izan zuena), Migel Goiburu (Akelarreko erregea eta Graxianaren senarra)…[6]
Sorginak, lider sozialak...
aldatuUrdazubiko monastegia boteregune nagusia zen eskualdean, Zugarramurdi zen haren parte eta menpeko.
Helena Xuriok hauxe esan zuen:
“Jendeak sekulako zergak ordaindu behar zizkion abadeari, Leon Aranibarri, lurra lantzeagatik, olak, errotak eta abarrak erabiltzeagatik. Zugarramurdiarrak gogaitu egin ziren, altxatu eta 1580ko otsailaren 18an Etxeberriko plazan batzarra antolatu zuten helburu argi batekin: Zugarramurdi independizatu eta herriko etxe bilakatzea. Hala adostu zuten eta erabakiari sinbolismoa emateko sagarrondoa landatu zuten plaza hartan. Herri batzar eratzaile horretan zeinek parte hartu zuen oso ondo dokumentatuta dago. Horregatik, niretzat sekulakoa izan zen jakitea, batzar horretan parte hartu zutenak 30 urte geroago, 1610ean, Inkisizioak prozesatutakoen artean zeudela. Agerikoa da zeren arabera osatu zuten biktimen zerrenda”.
Helena Xuriok hauxe gaineratu zuen:
“Nik sorgin ehiza ez dut ikusten feminizidio gisa bakarrik, Euskal Herrian afera politiko handia izan zen. Bistan da, gaur bezala, orduko gizartea ere matxista eta patriarkala zenez, emakumezkoek ordaindu genuen preziorik handiena. Gizon asko itsasoan zirela, emakumeen esku zeuden ardura asko eta beraz nolabaiteko boterea ere bai, baina ehizak ez zituzten egin emakumeen aurka soilik egiteko, baizik eta herri oso baten kontra. Soberan ginen haien hedapen inperialaren erdian.[1]
Zugarramurdiko kasua horren adibide argia da. Inkisizioak prozesatu zituen gizon eta emakume gehienak “lider sozialak izatea” ez da kasualitatetzat hartzen.[1] Pierre de Lancren hitzetan:
"Hobe da sorginen ekintza higuingarriak ezabatzea eta isilaraztea jendaurrean publiko egitea baino”. Pierre de Lancre, 1627[1]
Sekulako demasia egin zuten herrian. 220 biztanle inguru, gaur egunen antzera. Horietarik 32 lagun Logroñora eramanak izan ziren, ez oraingo maneretan gainera, leku arrotz batera bahituak, orduan ez baitzen atxilotze baimenik edo agindurik.[1] Mikel Azurmendik horrelaxe deskribatu zuen talka hori Las Brujas de Zugarramurdi 2013ko liburuan:
“Komunikazioaren ikuspegitik, tribunalaren eta akusatuen artean zegoen distantzia parekagarria da europar konkistatzailearen eta amerikar indioen arteko kontaktuari”.[1]
Tortura saio luzeen ostean, “Akelarreko erregina” izatearen akusazioa ukatzen hil zen 85 urteko Graziana Barrenetxea Logroñoko presondegian. Haren alaba Maria eta Estebania bezalaxe. Mikael Goiburu “Akelarreko Erregeak” eta 84 urteko Martin Bizkar “Akelarreko Haurren Alkatetzak” izandako patu bera. [1]
"Ez naiz menturatzen etxetik ateratzera, ez entzutearren herritar xeheen ahuenak eta kexak, eta etxean egonik ere, hastiaturik naukate”. Leon Aranibar, 1616[1]
Aintzatespenak
aldatu- 2007an ireki zen Zugarramurdiko Sorginen museoan bere historia kontatzen da.
- 2013ko Las brujas de Zugarramurdi filman Graziana Barrenetxea (Carmen Maura) agertzen da.[7][8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g h i j «Herri oso baten aurkako erasoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ «Graciana Barrenetxea (Bruja de Zugarramurdi) - Biografia, Fotos, Historia, Actor, Actriz, Curiosidades, Costume, Cara, Disfraz, Actualidad, Faces, Imagenes, Leyenda, Mascara, Nacimiento, Peliculas, Quien es, Que es, Ropa, Rostro, Realidad, Story, Traje, Inciclopedia, Saga, Asesino, Serial, Personaje, Sinopsis, Trailer, Criticas, Fecha de Estreno, Frases Celebres, Poster, Errores, Ultimas Noticias, Resumen, Avances, Adelantos, Cartel, Argumento, Comprar, DVD, Blu Ray, A la Venta, Lanzamiento, Comentarios, Videos, Cine, Estrenos, Cartelera, Descarga Directa, DD, Download, Descargar, En Linea, Opiniones, Informacion, Titulo, Ficha Tecnica, Oficial, De que Trata, Analisis, Citas, Trama, Año, Duracion, Protagonistas, Director, Elenco, Reparto, Banda Sonora, Musica, Ver, Cuando se Estrena, Sale, Que Dia Saldra, Habra, Cortos, Subtitulos, Subtitulada, VOSE, Sub, Version, Free, Buena Calidad, HD, Escenas, Sin Cortes, Divx, Flv, Reseña, Canciones, BSO, Soundtrack, Caratula, Movie, Film, 1 Link, Youtube, Facebook, Mejores, Bajar, Completa, Gratis, Online, Entera, Original, Genero, Final, Foro, Español, Castellano, Spanish, España, Audio, Latino, Nueva, Abandomoviez» www.abandomoviez.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ a b c «Graciana de Barrenechea - frwiki.wiki» es.frwiki.wiki (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ Zugarramurdiko Sorginen Museoa. 2020-07-25 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ Zugarramurdiko sorginkeria prozesua. 2022-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ a b c d e «Graziana Barrenetxea» baztango haizegoa (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las brujas de Zugarramurdi: Cine español online, en Somos Cine | RTVE.es. 2022-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las brujas de Zugarramurdi (2013). (Noiz kontsultatua: 2023-01-20).