Zerrenda:Dragoi Bolako saiyak

Goku Jr.» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hau Dragoi Bolako saiyen zerrenda da, bai manga eta bai animean agertzen direnak daude, filmak eta atal bereziak barne. Bertan benetako saiyak eta bere ondorengoak sartzen dira.

Bra (jatorrizko japonieraz ブラ edo Bura ?) Bulma eta Vegetaren alaba da 778 edo 780. urtean jaioa. Bere izena ingelesezko bra hitzetik dator eta bularretako esan nahi du.

Son Gohan eta Videlen alaba Panen, eta Krilin eta 18ren alaba Maronen lagun on bilakatu zen. Panek haur itxura zuen artean, Bra oso polita eta femeninoa zen, amaren antza handikoa eta alaia, pazientzia gabea eta aitak oso maitatua. Gainera Bra Vegetak gaizki erantzungo ez zion pertsona bakarra zen (nahiz eta behin Gohanekin borrokatzera behartu zuen hau Umek hartua baitzegoen), askotan bere nahiei men eginez, bibotea moztearena bezala. Aitak ez zirudien oso pozik Bra entrenatzearekin (Trunksekin egiten zuen bezala), eta hau argi ikusten zen Dragoi Bola GTn, alabaren babesle handia baitzen. Brak gehiegi maite zuen bere aita eta askotan ageri ziren besarkatzen. Fenomeno hau Brarekin gertatzen zen bakarrik, Vegeta beti saiatzen baitzen distantzia mantetzen, baita bere bikotearekin ere. Umeren sagan hau Brataz jabetu zen. Bera zen Umeri Super Saiya indarra agertzen laguntzen zioten lau pertsonaietako bat; honen ostean bere papera asko gutxitu zen. Aurrerago bera, Bulma, Chichi eta Videl Super 17ren aurka borrokatzeko prest agertuko ziren baina ordurako Goku eta 18k egin zuten guztia. Shenron beltza agertu zenean Capsule Corp.en zegoen beste guztiekin eta hurrengo atalean bat-batean ez zen gehiago agertu. Hemendik aurrera ez zen gehiago seriean agertu.

Sakontzeko, irakurri: «Broly»

Bardock

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Bardock»

Bardocken eskuadroia

aldatu

5 saiyez osatutako taldea zen: Bardock, Panpukin, Selypar, Toma eta Toteppo

Talde hau planetak konkistatzen zituen eta gero Freezerri saltzeko. Tiranoa saiyen beldur zen, egunen batean bere aurka altxatuko zirela uste zuen, eta gainera Goi Gerlariaren beldur zen. Honengatik saiyak saltzea eta guztiak hiltzea erabaki zuen. Talde honetako kideak Dodoriaren eskuadroikoek hil zituzten planeta baten konkista amaitu zutenean.

Gogeta

aldatu
Gogeta
ゴジータ (Gojīta)
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Arraza Saiya (bateraketuta)
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Ahotsa  
 

Gogeta (jatorrizko japonieraz ゴジータ edo Gojīta ?) Goku eta Vegetaren arteko bateraketaren ondorioa da. Nahiz eta bi hauek betiko etsaiak izan, Beste Mundua mehatxatzen zuen Janembari aurre egiteko ez zuten bateratzeko zalantzarik izan. Bateraketarako beharrezko zen dantza lehen aldiz egin zutenean ez zuten ondo egin: hemendik Veku jaio zen. Zoritxarrez bateraketa hau desegiteko derrigorrez 30 minutu itxaron behar izan zuten. Denbora honetan Paikuhanek Janemba distraitu zuen. Behin bateraketa ondo burututa Gogeta gerlari garaitezina jaio zen eta, Super Saiya egoeran eraldatuta, ez zuen munstroa garaitzeko arazorik izan.

Dragoi Bola GTn Yi Xing Longen aurkako borrokan Son Goku eta Vegeta berriz bateratu ziren Super Saiya 4 egoeran. Bateraketak ez zuen arrakastarik izan, egoera honetan bateraketak 10 minutu baino ez baitzuen irauten. Honengatik Goku Genki bola batekin garaitu behar izan zuen. Egoera honetan Gogetak argiaren abiadura baino 10 aldiz azkarrago mugi daiteke. Izar bateko dragoia garaitzeko arazorik ez luke izango, baina ia denbora guztia iseka egiten pasa zuen. Hala ere bateraketak iraun zuen denboran Big Bang Kame Hame Ha bat bota zuen, ia etsaia suntsitu zuelarik.

Gotrunks

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Gotrunks»
Sakontzeko, irakurri: «Nappa»
Sakontzeko, irakurri: «Pan (Dragoi Bola)»

Panpukin

aldatu

Toma (jatorrizko japonieraz パンブーキン edo Panbūkin ?) Bardocken eskuadroiko kidea zen, gainera honen lagunik onena zen. Bere izena ingelesezko pumpkin hitzatikren deformaziotik dator (japonieraz ahoskera mugatuan パンプキン edo Panpukin ?), hitz honek kalabaza esan nahi du. Bere borroka indarra 5000 unitatekoa zen. Bibotedun lodikote bat zen.

Paragus

aldatu

Paragus (jatorrizko japonieraz パラガス edo Paragasu ?) Vegeta planetan jaiotako saiya bat da, Brolyren aita hain zuzen ere. Bere izena ingelesezko asparagus hitzetik dator (japonierazko ahoskera mugatuan アスパラガス edo Asuparagasu ?), hitz honek zainzuri esan nahi du.

Paragusen semea jaio zenean Vegeta Erregea honek zuen ohiz kanpoko indarraz jabetu zen (jaiotzean jada 10000 unitateko indarra zuen) eta heriotz zigorra agindu zuen umearentzat. Aita babesten saiatu zen baina alferrik izan zen, nahi eta ez zen hil, azkenean biak erbestean bizi izan ziren zabortegi batean.

737. urtean Freezerrek Vegeta planeta suntsitu zuen saiya guztiak hiltzeko asmoarekin. Genozidio honetatik gerlari gutxi batzuk baino ez zuten ihes egin; hauetako bi Paragus eta bere semea izan ziren. Brolyren subkotzientearen eragin paregabeari esker, biak babestu zituen energi-burbuila bat sortu eta espazioan zehar joan ziren. Honi esker Shamo planetara iritsi arte bizirik iraun zuten. Bertako zientzialariek Brolyren indarra kontrolatzeko diadema eta urrutiko kontrola eraiki zuten.

Paragus urteetan zehar Vegeta familiari gorroto izugarria izan zien, eta mendekua hartzeko plan bat burutu zuen. Vegeta, Lurrean zela, saiyen errege berria izan zedin eskatu eta Vegeta planeta berrian bere inperioa ezartzeko proposatu zion. Planeta honetan Gumorie kometak (jatorrizko japonieraz グモリー彗星 edo Gumorī Suisei ?) joko zuela aurrez zekien eta momentu horretan Vegeta bertan egon zedin nahi zuen. Hala ere Brolyk, guztiz kontrola galduta, bere egitasmoa zapuztu zuen, eta azkenean bere esku hil zen ihes egiten saiatu zenean.

Raditz

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Raditz»

Selypar

aldatu

Selypar (jatorrizko japonieraz セリパ edo Seripa ?) Bardocken eskuadroiko kidea zen. Bere izena ingelesezko parsley hitzaren anagrama bat da (japonierazko ahoskera mugatuan パセリ edo Paseri?), hitz honek perrexil esan nahi du. Bere borroka indarra 2500 unitatekoa zen.

Gorila erraldoi bilakatzen ikusten den neska bakarra da.

Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 bideo-jokoan pertsonaia honekin jolastu daiteke.

Son Gohan

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Son Gohan»

Son Goku

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Son Goku»

Son Goku Jr.

aldatu

Son Goku Jr. (jatorrizko japonieraz 孫悟空Jr edo Son Gokū Jr. ?) Panen biloba eta, beraz, Son Gokuren hereniloba da. Lehen aldiz Dragoi Bola GTren Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga atal berezian agertu zen Dragoi Bolen bila amona Pan sendatu ahal izateko. Dragoi Bola GTren azken atalean ere agertu zen Arte Martzialen Txapelketan Vegeta Jr.ren aurka borrokatzen.

Son Goten

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Son Goten»

Toma (jatorrizko japonieraz トーマ edo Tōma ?) Bardocken eskuadroiko kidea zen, gainera honen lagunik onena zen. Bere izena ingelesezko tomato hitzaren deformaziotik dator (jatorrizko japonieraz トマト edo Tomato ?), hitz honek tomate esan nahi du. Bere borroka indarra 5200 unitatekoa zen.

Bardock Meat Planetara iristean, bera izan zen bizirik zegoen bakarra.

Toteppo

aldatu

Toteppo (jatorrizko japonieraz トテッポ edo Toteppo ?) Bardocken eskuadroiko kidea zen, gainera honen lagunik onena zen. Bere izena ingelesezko Potato hitzaren deformaziotik dator (japonierazko ahoskera mugatuan ポテト edo potato ?), hitz honek patata esan nahi du. Bere borroka indarra 4400 unitatekoa zen. Kopetan 3 orbain zituen handikote bat zen.

Trunks

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Trunks»

Turles

aldatu

Turles (jatorrizko japonieraz ターレス edo Tāresu ?) Vegeta planetako sarraskitik bizirik iraun zuen saiya da. Son Gokuren antz oso handia dauka, baina azaleko kolore ilungoarekin. Berak azaldu zuenez antzekoak izatea normala zen, biak behe mailako gerlariak baitziren. Bere izena ingelesezko lettuce hitzaren anagrama bat da (japonierazko ahoskera mugatuan レタス edo Letasu ?), hitz honek uraza esan nahi du.

Turles genoziodiotik nola egin zuen ihes ez da ezagutzen, baina seguruenik planetaren bat konkistatzera bidalia izango zen, Raditz edo Katxalot bezala. Vegeta planeta desagertu zenetik bere kabuz espazioan zehar planetak konkistatzen jardun zuen.

Lurrera Zuhaitz Santu Izertsua landatzeko asmoarekin joan zen bere menpekoekin Super gatazka munduan filmean. Zuhaitz honek planetako baliabideak xurgatzen zuen, eta bere fruitua jaten zuenak borroka indarra gehitzen zuen. Hala ere, bere planak huts egin zuen Z gerlariei esker eta Son Gokuk Genki bolarekin hil zuen.

Vegeku

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Vegeku»

Vegeta

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Vegeta»

Vegeta Jr.

aldatu

Vegeta Jr. (jatorrizko japonieraz ベジータJr edo Bejīta Jr ?) Dragoi Bola GTren azken atalean agertzen da, Yi Xing Longen aurkako borroka amaitu eta ehun urte geroago. Arte Martzialen Txapelketan Son Goku Jr.ren aurka ageri zen borrokan, biak super saiya bilakatuta. Vegetak Dragoi Bola Zren amaieran zeraman jantzi berarekin ageri zen, traje urdina eta, eskularru eta bota txuriak. Ez dakigu Trunks edo Braren ondorengoa den, baina badirudi Brarena dela, bere amak Bulma eta Braren antza izugarria baitu.

Vegeta Erregea

aldatu

Vegeta Erregea (jatorrizko japonieraz ベジータ王 edo Bejīta Ō?) Vegeta planetako Espazioko Gerlarien agintari nagusia da, Vegetaren aita. Nahiz eta ez den bere borroka indar zehatza ezagutzen, oso handia izan behar zuen, izan ere bera maila altuko saiya zen. Gainera, indarrean bakarrik sinesten zuen arraza baten erregea zen. Freezerren armadako armadura erabiltzen zuen, bihotz aldean saiyen errege-etxeko armarria zeraman, eta besteengandi bereizteko kapa gorri bat.

732an bere oinordekoa jaio zen. Vegeta Erregea bere semea hezteaz eta entrenatzeaz arduratu zen, Nappari lan hau esleitu zion arte. Vegeta printzea bere aita bezain harro eta boteretsu hazten ari zen. Freezer saiyak lortzen ari zirez botereaz eta indarraz izutzen hasi zen, Goi Gerlariaren jaiotzaren beldur zen, horregatik hauekin akabatzeko egitasmo ilun bat pentsatzen hasi zen.

737. urtean, Broly jaio zenean, bere oinordekoa arriskuan ikusi zuen eta jaioberria hiltzeko agindu zuen. Apur bat beranduago Vegeta Erregea tiranoaren aurka matxinatu zen, baina honek aise irabazi eta hil egin zuen. Gero Vegeta planeta deuseztatu zuen, saiyen gehiengoarekin akabatuz.

Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 bideo-jokoan pertsonaia honekin jolas daiteke.

Veku (jatorrizko japonieraz ベクウ edo Vekū ?) Goku eta Vegetaren arteko bateraketaren ondorioa da. Bi gerlariek lehen aldiz bateraketa dantza egin zutenean ez zuten ongi egin. Vegetak dantzaren azken pausoan hatz erakuslea ez zuen ondo luzatu. Bateraketa honetatik Veku jaio zen, gerlari lodikotea, ahula, motela eta barregarria. Izena Kaitok eman zion.