Zerrenda:Dragoi Bolako naturaz gaindiko izakiak

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Hau Dragoi Bolako naturaz gaindiko izakien zerrenda da, bai manga eta bai animean agertzen direnak daude, filmak eta atal bereziak barne. Zerrenda honetan jainkoak, kondairazko izakiak eta orokorrean jatorri ezezaguneko izakiak sartzen dira.


Bubbles

aldatu

Bubbles (jatorrizko japonieraz バブルス edo Baburusu ?) Kaitorekin bizi den txinpantzea da. Ikasleak entrenatzeko eta konpainia egiteko erabiltzen du.

Kaitoren Mundura iristea lortzen zuten gerlariek tximinoa harrapatu behar izaten zuten lehen entrenamendu bezala; bertako grabitatea Lurrekoa baino 10 aldiz handiagoa izateak ez zuen asko laguntzen. Bubbles harrapatzearen entrenamendua planetako grabitate indarrera ohitzeko balio zuen, Gokuk hiru aste behar izan zituen froga gainditzeko

Gokuk Cell planetara eraman eta lehertzean hil zen.

Dabra (jatorrizko japonieraz ダーブラ edo Dābura ?) deabruen munduko erregea zen, Babidik magia bidez kontrolatu zuen. Bere magiaz gain, suan oinarria duten teknikak menperatzen ditu, gauzak sor ditzake ezerezetik, zimitarra (sable persiar bat) ikaragarri bat esaterako. Bere txistua harri bihurtzen da, honela garaitu zituen Satan Txiki eta Krilin eta honela saiatu zen Gohan ere garaitzen, baina eskularruan jo eta kendu egin zuen.

Kaio Shin eta gainontzekoak Babidiren gordelekura iritsi eta mendi batean ezkutatu ziren. Bertatik azti maltzurra eta bere jarraitzaileak ikusi zituzten, horien artean Dabra zegoen. Gaizkileek bazekiten zelatan ari zirela, horregatik, deabruak ezustean harrapatu zituen; une batean Kibito hil zuen eta listuarekin Satan Txiki eta Krilin harri bihurtu zituen. Honen ondoren espazio-ontzian sartu zen, besteek atzetik jarrai ziezaioten.

Ontzi barrualdea bereziki prestatuta zegoen, barruan borrokatzen zirenen zaurietatik energia xurgatzen zuen, Boo Ahaltsuaren bolan zuzenean sartzeko. Dabrari Son Gohanen aurka borrokatzea egokitu zitzaion 3. solairuan. Bien indarrak parekatuta zeuden, Dabrak borrokarako prestatzen egon baitzen meditazio gelan. Gohan Saiya Handiaren trajearekin Super Saiya 2 mailan zegoen, baina ez zuen 7 urte atzerago erakutsitako indarra, Cell garaitu zuenekoa; bakealdiak ahuldu egin zuen.

Vegeta hau ikustean pazientzia galdu zuen eta Dabra honetaz konturatu zen. Vegetaren gaiztotasuna ikusi zuenean, nagusiarengana joan zen berri ematera, bere jabe egin zedin. Gero, Boo esnatu zenean, eraso egin zion, baina munstroak gaileta bihurtu eta jan egin zuen.

Beste Munduan, Yamak infernura bidali beharrean paradisura bidali zuen, izan ere, deabru batentzat zerua infernua izango litzateke. Bertan Chichi, Bulma eta Videli Gohan aurkitzen lagundu zien.

Goz eta Mez

aldatu

Goz eta Mez (jatorrizko japonieraz ゴズ eta メズ ) infernuan bizi diren bi ogro dira, Goku ezbeharrez Sugearen bidetik Infernura jausi zenean, bertan aurkituriko eta berriz ere sugearen bidera bueltatzera lagunduriko ogroak dira.

Gregor

aldatu

Gregor (jatorrizko japonieraz グレゴリー edo Guregorī ?) Kaitoren Munduan bizi den matxinsalto berritsua da. Bertara iristea lortzen zuten gerlariek mailu batez kolpatu behar zuten. Lan hau, ordea, oso zaila zen, Kaitoren Munduko grabitate indarra Lurrekoa baino 10 aldiz handiagoa baitzen. Entrenamendu hau animean baino ez da ikusten, eta Gokuk bi hilabete behar izan zituen froga gainditzeko.

Gokuk Cell planetara eraman eta lehertzean hil zen.

Kaitoak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Kaito»

Karin (jatorrizko japonieraz カリン edo Karin ?) arte martzialen maisua den katu txiki bat da. Izen berbera duen dorrearen puntan bizi da. Bertan Lurrean gertatzen dena ikusten du, eta gainera Indaba Miragarriak ekoizten ditu. Dorrera igotzea lortzen duenak berarekin entrenatu dezake eta Ur Santua edateko aukera dauka. Bere ikasle ospetsuenak Iratxo Dortoka (dorrea igo zuen lehena) eta Son Goku dira.

Ahalguztidunarekin entrenatu nahi duenarentzat bitartekaria ere bada. Lehenengo bere bi proba gainditu behar dira eta gainditzen dituenak Ahalguztidunarengana joan ahal izango du entrenatzera.

Kibito

aldatu

Kibito (jatorrizko japonieraz キビト ?) Kaio Shinen laguntzailea eta bizkarzaina da. Borrokalari bikaina da, bere funtzioak eskatzen duen bezala, eta Bat-bateko lekualdaketaren teknika oso ongi menperatzen du.

Boo Ahaltsuaren mehatxua zela eta, Kaio Shinekin Lurrera joan zen. Bertan Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan izena eman zuten. Borroka Gohanen aurka suertatu zitzaion, honi energia ostu ziotenean Babidiren ezkutalekura abiatu zen beste Z gerlariekin batera. Gordelekura heldu zirenean, ustekabean, Dabrak hil egin zuen. Ez zuen babesteko betarik ere izan.

Geroago Dragoi Bolekin berpiztu zen. Gohan eta Kaio Shin hilzorian zeudela hauek sendatu eta Kaio Shinen planetara eraman zituen. Bertan Boo Ahaltsua eta Gohanen arteko borroka gogorra ikusten egon zen. Azkenik Gokurentzat adibide moduan erabilia izan zen Kaio Shin Agurearengadik eta Potala belarritakoen bidez Kaio Shinekin bateratu zen betirako.

Polunga

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Polunga»

Popo (jatorrizko japonieraz ミスター・ポポ edo Misutā Popo ?) 662. urtetik aurrera Ahalguztidunaren laguntzailea da, serie guztian zehar laguntzen du eta bisitarien kargu egiten da. Azal iluna dauka, begi biribil-biribilak ditu eta puntan amaitzen diren belarriak. Tamainaz nahiko txikia da, baina sendoa. Janzkerari dagokionez itxura arabiarra dauka, buruan durbante bat darama, belarritakoak, txaleko bat eta praka zabalak. Bertsio originalean ahoskera arabiarra dauka. Pertsona bakartia eta gizakiei bere sentimenduak adieraztea kostatzen zaiona, hauek Ahalguztidunari bakarrik azalduz.

753an Son Goku Ahalguztidunaren Jauregira heldu zenean Poporen aurka borrokatu zen, eta Jainkoaren baimena jasotzean 3 urtez entrenatu zen hauekin. Popok Denbora eta Espazioaren gelara bidali zuen entrenatzera (kanpoan egun bat bertan urtebete beste da). Saiyen etorrerarako prestatzeko Z gerlariak entrenatu zituen urtebetez, Gokurekin egin zuen bezala. 762an Jainkoa jardunean bihurtu zen, Nappak Satan Txiki hil baitzuen. Gero Bulma Kattatsuren semea etorri zen espazio-ontziraino eraman zuen, hau Gohan eta Krilinekin Namekera joan zitezen. Bertako Dragoi Bolekin Satan Txiki, eta ondorioz Jainkoa, berpiztu zuten, eta Popo berriz ere zerbitzari bihurtu zen. Satan Txiki eta Ahalguztiduna fusionatu ostean Denderen laguntzaile bihurtu zen. Ondoren agerpen gutxi batzuk egin zituen.

Shenron

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Shenron»

Suge printzesa

aldatu

Hebihime (jatorrizko japonieraz 蛇姫 ) , Suge printzesa bezala ezagutua, Sugearen bidearen erdian dagoen gaztelu batean bizi da, bere zerbitzari leialekin. Goku bere gaztelura heltzean maitemindurik gelditzen da, janariz eta adeitasunez liluratzen saiatuz. Hala ere, saiyak ez dauka inolako interesik berarekiko eta Kaito-rengana ahalik eta lasterren hel behar duela badaki. Bere ezezkoagatik haserretuta, gaztelu osoa suge erraldoi batean eraldatzen du Goku jateko xedearekin, baina Goku hegaka ihes egiten du.

Yama (jatorrizko japonieraz 閻魔大王 edo Enma Daiō ?) Beste Munduko epailea da. Azala odolaren gorri koloreko ogro handi bizardun bat da. Jantzi dotorea darama, bere karguaren parekoa, eta bi zezen adar dituen kaskoa erabiltzen du. Arimak bere aurrera heltzen direnean, berak erabakitzen du nor bidali infernura eta nor zerura, berak bidali zuen Goku Kaitorekin entrenatzera ere. Norbait berraragitu behar bada ere berak erabakitzen du. Hau guztia erabakitzeko usibertso osoko izakien liburu erregistroa erabiltzen du, bertan edatzita agertzen da bakoitzaren bizitza. Gainera bera izan zen Sugearen Bidea zeharkatu zuen eta Kaitoren planetara heldu zen lehena. Vegeta hil zenean ere berak erabaki zuen Lurrera bidaltzea Booren aurka borrokatzeko.

Dragoi Bola Zko Bateraketa!! Goku eta Vegeta filman Janembak harrapatu zuen eta Dragoi Bola GTn ere noiz behinka agertu izan zen.