Zibor 18
Zibor 18, 18. Androidea, 18. Zenbakia edo 18 bakarrik (jatorrizko japonieraz 人造人間18号 edo Jinzō'ningen Jūhachigō ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z eta GT animeetako fikziozko pertsonaia da. Gero Doktoreak Son Goku akabatzeko sortutako androideetako bat da 16, 17, 19 eta 20rekin batera.
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Biografia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ziborren iritsiera
aldatuZibor 18 bere anaia biki Zibor 17rekin batera Gero Doktoreak sortutako bio-androidea zen eta Trunks agertzen zen etorkizun berean ageri ziren. Etorkizun horretan ziborrek Z gerlari guztiak akabatu zituzten eta Trunksek (biziraun duen bakarra) iraganera joatea erabaki zuen ziborren iritsieraren berri emateko. Orainaldian, ordea, 17 eta 18 askoz baketsuagoak ziren eta beraien helburu bakarra Son Goku akabatzea zen. Honek bihotzeko gaixotasun larria zuen. Gokuren lagunak gelditzen saiatzen ziren, baina hauentzat indartsuegiak ziren. Denak garaitu zituzten Krilin ezik, hau begira baitzegoen. 18k muxu bat eman zion Krilini eta 17rekin Son Goku akabatzera abiatu zen.
Baina euren helburua Cellen iritsierak oztopatu zien, honek Zibor 17 eta Zibor 18 irentsi behar baitzituen bere forma perfektua lortzeko. Borrokatu ostean Cellek 17 xurgatzea lortu zuen baina 18k zaurituta ihes egin zuen Zibor 16rekin batera, uharte txiki batera. Cell inguruko uharte guztiak txikitzen hasi zen 18 aurkitu eta xurgatzeko. 16 eta 18 zeuden uhartea suntsitu behar zuen unean Vegeta eta Trunks azaldu ziren, Denbora eta Espazioaren gelan entrenatu ostean. Handik gutxira Krilin iritsi zen hauek borrokatzen ari ziren tokira Bulmak asmatutako tresna batekin. Tresna hau ziborrak lokartzeko urrutiko kontrola zen. Krilin borroka airetik ikusten geratu zen eta ziborrak uhartean zeudela konturatu zen. 18 urrutiko kontrolaz suntsitzen saiatu zen, baina ezin izan zuen egin, musu eman zionetik berarekin maiteminduta baitzegoen.
Azkenean, kontrola txikitu zuen, baina Cellek 18 bertan zegoela jakin eta xurgatu egin zuen forma perfektua lortuz. Cellek Vegeta eta Trunks garaitu ostean Cellen Jokoa antolatu zuen. Zenbait borrokaren ostean, Son Gohanek Cell garaitu eta 18 bota zuen. Gohanek guztia kontatu ostean alde egiten zuen.
Geroago Dragoi Bolak batuta Cellek hildako guztiak berpizteko asmotan zebiltzala Krilinek Shenroni 17k eta 18k barnean zeramatzaten bonbak kentzeko eskatu zion (hasiera batean gizaki bihurtzea nahi zuen, biak elkarrekin pozik bizi zitezen). Krilinek hau eskatu zuen Zibor 18z maiteminduta zegoelako, eta bertan aitortu zuen. 18 zelatan zegoela, ezkutalekutik atera eta Zibor 17 bere anaia dela kontatu zien, eta ez zuela Krilininekin elkarrekin ibiltzeko inongo asmorik. Hala ere, geroago ikusiten den moduan, biak elkarrekin amaitu zuten.
Boo Ahaltsuaren saga
aldatuSon Gohanek Videlen eskutik Arte Martzialen Txapelketa berri bat prestatzen ari zela jakitean, bere lagun guztiei abisatzera joaten zen, Krilin eta 18 barne. Hauek ezkondu eta Maron izeneko alaba bat izan zuten. Txapelketan lagun guztiak elkartu ziren berriz eta parte hartu behar zutenak kanporaketa fasea gainditzeko prest ziren. Bertan indarra neurtzeko makina bat zegoen. Krilinek 18ri kontuz ibiltzeko esan zion makina hautsi ez zezan, honek ez zion kasu handirik egiten ordea, eta 774 puntu atera zituen guztiak aho zabalik utziz, Satan Jaunaren 137 puntuak gainditu baitzituen. Berriz eman zion ahal bezain leunen eta bere lagun guztiek bezala 170 puntutik gora atera zituen. Finalerako sailkatuta, zozketan Satan Jaunaren aurka borrokatzea suertatu zitzaion. Txapeleketa jokatzen ari zen bitartean, Krilin eta besteak Boo akabatzera joanak ziren Kaio Shinekin. 18 finalera iritsi zen Mighty Mask izeneko tipo misteriotsu bati irabazi ostean. Tipo hau Son Goten eta Trunks ziren mozorrotuta. Final handian Satan Jaunaren aurka borrokatzea suertatu zitzaion berriz, baina irabazten utzi zion diru kopuru izugarri baten truk. Honen ostean Dragoi Bolen bila abiatu zen.
Txapelketa amaituta eta Boo Lur guztia suntsitzen ari zela, Gokuk bere lagun guztiak, 18 barne, Ahalguztidunaren Jauregira eraman zituen hemen seguru egongo zirelakoan. Book ordea, hau aurkitu zuen eta Boo ona irentsi ostean,v Satan Txikik Boo gaiztoa Denbora eta Espazioaren gelan sartzea lortu zuen. Hemen Gotrunksen aurka borrokatu zen. Hemendik ihes egitea lortu zuen ordea, eta Jauregian zeuden guztiak txokolate tableta biurtu zituen (18 barne), Dende izan ezik.
Geroago, behin Gokuk Vegetaren laguntzaz Boo garaituta, honek hildako guztiak berpiztu zituzten Dragoi Bolekin. Krilin eta 18k Satan Jaunak emandako diruaz etxe bat erosi eta Maronekin bertan bizitzera joan ziren.
Dragoi Bola GTn
aldatuDragoi Bola GTn, 18k Super Zibor 17 garaitzen lagundu zuen, honek bere senar Krilin akabatu baitzuen. Denbora batera Krilin Dragoi Bolekin berpiztu eta bizi lasai bati ekin zioten.
Ikus, gainera
aldatu