Goizean argi hastean

Etxahun Iruriren abestia
Goizian argi hastian» orritik birbideratua)

Goizean argi hastean (jatorrizko zubereraz Goizian argi hastian) Zuberoako jatorria duen euskal abesti herrikoia da, Pierre Bordazarrek (Etxahun-Irurik) idatzia.

Goizean argi hastean
Amaia Zubiriaren, Txomin Artolaren eta Benito Lertxundiren musika-lana
Egilea(k)Amaia Zubiria, Txomin Artola eta Benito Lertxundi
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta zuberera
TonoaSol maior
HitzakPierre Bordazarre
Bestelako lanak
MusikagileaPierre Bordazarre

Berak egindako 100 kantu baino gehiago bildu zituen liburu batean. Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria.

Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen.

Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Pierre bederatzi hilabetez preso egon zen Alemanian,

Ogibidez laboraria eta artzaina zen.

Abesti honen moldaketak euskal musikari ugarik burutu izan dituzte: Benito Lertxundi, Amaia Zubiria eta Txomin Artola...[1]

Hitzak

aldatu

Goizean argi hastean, ene leiho hegian

Txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.

Txori ejerra, hain alegera, entzuten haüdanean,

Ene bihotzeko tristüra, laster doak airean.


Ene txoririk maitena, zertara jin hiz nigana

Iratzarrazi naük, nüalarik ametsik ejerrena.

Jinik hain goizik, uste hiana banüala hanitx pena?

Ez, ez, habil kontsolatzera malerusago dena.


Txorittoa joan düzü ta ez arra agertü,

Dolütan niz ote zaionez nik errana gaitzitü.

Goiz güzietan, ene kanberan, trixterik niz haidürü,

Nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatü.


Musika

aldatu
 


Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Senperen kantuz - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu