Giovanni Segantini

Giovanni Segantini (Arco, Trentino, 1858ko urtarrilaren 15a - Pontresina, Suitza, 1899ko irailaren 28) italiar margolaria izan zen.

Giovanni Segantini
Segantini 1878.jpg
Bizitza
JaiotzaArco1858ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1899ko irailaren 28a)
HeriotzaPontresina1899ko irailaren 28a (41 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaPuntillismoa
Sinbolismoa
Genero artistikoaerretratua

Musicbrainz: dd0afcec-1224-4bc0-8c8c-11da17ec13d0 Discogs: 2447429 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Artzain jaio eta hazi zen Alpe mendietan, eta txikitatik maisutasun handia erakutsi zuen marrazki eta margolanetarako. Hartaz ohartuta, Milango Arte Akademiara bidali zuten sorterriko agintariek. Izadia izan zuen gai nagusia; Alpe mendien inguruan bizi izan zen beti (Italia aldeko Brianzan, 1882-1886; Suitzako Engadinan, 1886tik aurrera), eta izadiari loturiko panteismo-mota bat landu zuen bere bizitzan. Puntillismoaren antzeko teknika berezi bat (kolore argiko pintzelkada laburrak) erabili zuen Alpe aldeko ikuspegiak lantzerakoan. Literatura sinbolistari atxikiriko elementuak ere (mitologia-gaiak) margotu zituen, baina hondoan Alpeetako ikuspegiak zituztela.

Haren lanetako batzuk: Ave Maria a trasbordo (1886), Mezzogiorno sulle Alpi (1891), La raccolta del fieno (1889-1898).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Segantini