Hermetismo (literatura)
Hermetismo (italieraz: ermetismo) XX. mendeko Italiako poesia mugimendua da; Frantziako poesia sinboliko eta postsinbolismoaren (Mallarmé, Rimbaud, Valéry, etab.) ondorioz sortu zen. Poesia hutsa lantzen zuten hermetismoaren jarraitzaileen iritziz, poesia bera da garrantzitsua, bestelako asmorik gabe. Mugimendu honetako poeta garrantzitsuenen artean, Quasimodo, Gatto, eta Giuseppe Ungaretti aipa daitezke.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-10-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |