Gibelhori hankagris
Gibelhori hankagrisa (Russula claroflava) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Jangarria.
Gibelhori hankagrisa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula claroflava Grove, 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laua izatera pasatzen da, azala lodi samarra, gogorra, laster ertza ildaskatua, azala bereizgarria, distiratsua, horitik hori-laranjarako kolorerakoa.
Orriak: Nahiko zabalak, itsatsita, sarritan estu, horixkak, zahartzean aurrera egin ahala, gristu egiten dira, eta, gero, belztu.
Hanka: 3 - 6 x 1 - 1,5 cm-koa, luzea, zilindrikoa, zuria eta beltzez jaspeztatzen da.
Haragia: Nahiko gozoa, usaingabea, belzten doa.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Claroflava epitetoa ere latinetik dator, argia esan nahi duen "clarus" hitzetik, eta horia esan nahi duen "flabus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna aldatu
Jangarria.[4]
Nahasketa arriskua aldatu
Russula decolorans delakoak badu antza, baina kolorea laranjagoa du eta habitat desberdina du.
Sasoia eta lekua aldatu
Udaberri amaietatik udazkenera (batez ere udan). Urkien eta haltzen azpian, taldekoia da, leku hezeetan.[5]
Banaketa eremua aldatu
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Russula claroflava, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 325 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 126 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 64 or. ISBN 84-282-0865-4..