Gibelaranja hankagorri

Gibelaranja hankagorria (Russula decolorans) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Jangarria da. Haragia berez gris edo beltz bihurtzeko joera duen taldeko Russula da. Ezaugarri hori nabarmenagoa da espezie honetan.

Gibelaranja hankagorria
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula decolorans
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, haragitsua, hasieran hemisferikoa, denbora askoan ganbila, amaieran hondoratua eta labur ildaskatua. Gainazala likatsu samarra da denbora hezean eta laranja-lehoi kolorekoa, arbeletxeko kolorekoa edo hori-laranja. Gero grisaxka egiten da eta azkenean beltzaxka.

Orriak: Itsatsiak eta nahiko estu, krema kolorekoak gero horixkak bihurtzen dira, gero grisaxkak eta azkenean beltzak.

Hanka: Sendoa, zilindrikoa, zimurtsua, zuri kolorekoa grisez zikindua eta zahartzean belztuta.

Haragia: Lodia eta itxia kapelan, zuria da, gero grisera pasatzen da eta beltzez zikintzen da. Usain gabea edo ezti usain txiki bat du, eta zapore gozoa. "Sulfato de hierro" erreaktiboarekin kolore arrosa zurbila hartzen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik:apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Decolorans epitetoa ere latinetik dator, eta kolorez aldatzen dela, esan nahi du. Haragia gris bihurtzen zaiolako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula vinosa delakoa oso antzekoa da eta batzuentzat Russula decolorans espeziaren aldaera iluna da. Leku berdinetan bizi da, kapela gorrixka marroi samarra du, haragia ebakitzean belztu egiten da, eta multzoak decolorans delakoa bezain beste edo kolore beltzagoa hartzen du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean ateratzen da mendiko izeien baso hezeetan, ahabien ondoan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Japonia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Bizkaiko Foru Aldundia, 126 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 387 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 64 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0666-X..

Kanpo estekak aldatu