Gibel-laranja orindun

Gibel-laranja orinduna (Russula maculata) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Ez da jangarria.

Gibel-laranja orinduna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula maculata
Quél., 1878
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
gero laua
 
himenioa altzoduna da
 
hanka biluzik dago
 
espora arreak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 10 cm. arteko diametrokoa. Hasieran globo formakoa, gero denbora luzez ganbila eta azkenean laua eta hondoratua, apur bat zilbor formakoa, ertza luzaroan makurtuta eta zahartzean pixka bat ildaskatua. Azala ez oso bereizgarria, laranja kolore distiratsukoa, gerezi-gorria edo gorri-horixkakoa, beti gorrixka tonu zurbilekin eta krema koloreko eremuekin eta orban herdoil kolorekoekin, horiek ugariagoak dira erdigunean.

Orriak: Libreak-itsatsiak, hasieran krema kolorekoak eta gero hori-okre kolorekoak herdoil orbanekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, sendoa, gogorra eta biribildua oinarrian. Kolore zurixka du, batzuetan tonu gorrixkak tindatzen dute eta herdoil koloreko orbantxoak izaten ditu.

Haragia: Trinkoa, bere gogortasunagatik Russula lepida-rena gogorarazten du, kolore zurixkakoa, gero tonu horixka hartzen du, fruta usainekoa eta zapore garratz berantiar eta iragankorrekoa.

Sulfato ferroso-rekin arrosa zurbil kolorea hartzen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Maculata ere latinezko maculatus-etik, orbandu. Kapelaren gaineko orbanengatik.[3]

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula melliolens eta Russula decipiens-ekin nahas liteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean bizi da hosto-zabaletan, haritz eta pagoen azpian, baina batzuetan alertzeen azpian ere agertzen da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Taiwan, Gabon, Errusia eta Kanada.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 137 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 377 or. ISBN 84-282-0541-X (T.3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 408 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu