Gibelgorriska eztiusain

Gibelgorriska eztiusaina (Russula melliolens) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Zenbaiten ustez, Russula cyanoxantha delakoaren kalitate gastronomiko antzekoa du.

Gibelgorriska eztiusaina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula melliolens
Quél., 1898
Banaketa mapa

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 (12) cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbil-lau edo hondoratura, eta batzuetan ondulazioekin. Ertz mehea, kurbatutik laura, uhindua eta leuna, baina batzuetan, zahartzean pixka bat ildaskatua. Erradioaren herenean bereiz daiteke azala, matea, leuna edo zertxobait zimurtsu-irregularra; arrosa-gorrixkatik arrosa-biolazeora edo arrosa-laranjara doana, eta, batzuetan, horixka-okre koloretik kobre kolorera doazen tonuekin nahasita.

Orriak: Sublibretik adnatatara, zabal samar, zabalak, zainekin eta sarritan urkilatuak; zuritik krema kolorekoetarakoak, zahartzean herdoil koloreko orbanekin.

Hanka: 4 - 7 ( 9 ) x 1,5 - 2,5 ( 3 ) cm-koa, zilindriko-klabiformea, batzuetan sabeldun samarra edo oinarri lodiagoarekin, baina amaiera meheagoarekin, betea, gero arroa eta luzetara fibriloso-zimurtsua; kolore zurixkakoa; batzuetan zati batzuetan arrosaz tindatuta eta gero zahartzean hori-okrez.

Haragia: Trinkoa eta zuria, baina horixka-okre kolorekoa ebakitzean; zapore gozokoa eta ezti usainekoa, batez ere lehortzean edo orriak igurtziz.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Melliolens epitetoa latinetik dator, eztia esan nahi duen "mel" hitzetik eta usaina esan nahi duen "olere" hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Erraz antzematen da, ale helduek ezti usain handia dutelako eta orriek kolore hori ederra hartzen dutelako.

Russula maculata delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean hostozabaletan hazten da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Russula melliolens, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 398 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 395 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 125 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel.. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 64 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu