Pietro da Cortona edo Pietro Berettini (edo Berrettini) (Cortona, 1596ko azaroaren 1a - Erroma, 1669ko maiatzaren 16a) margolari eta arkitekto italiarra izan zen.

Pietro da Cortona

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPietro Berrettini
JaiotzaCortona1596ko azaroaren 1a
HeriotzaErroma1669ko maiatzaren 16a (72 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Pietro da Cortona (en) Itzuli
San Lukas eta Santa Martina eliza (Erroma)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Andrea Commodi
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, obra-maisua, marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Florentzia
Erroma
Florentzia
Venezia
Florentzia eta Venezia
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoaarkitektoa

Discogs: 2431310 Edit the value on Wikidata

Pietro de Cortona Barrokoaren hasierako garaian egon zen. Bere margoengatik eta dekorazioengatik ezagutzen da. Erroman ezarritako artista nagusietako bat izan zen, Bernini eta Borrominirekin batera. Arte Barroko dekoratiboan obra gehien egin zituena zen, Giovanni da San Giovanni eta Giovanni di Stefano Lanfranco baino gehiago.

Biografia

aldatu

1611n Baccio Carpiko tailerrera joan zen 1612 an Erromara joan zen eta artista famatu batzuk ikasi zituen adibidez: Rafael eta Annibale Carracci.

Bere karrera, Sacchetti familiaren zerbitzura hasi zuen, 1623an, "la villa de Pigneto"ren lanak eman zizkion.

1624an Palazzo Matteia dekoratu zuen "El sacrificio de Polissena"rekin eta "El triunfo de Baco" rekin (gaur egun Capitolinos Museoan (Erroman). Sacchetti-ko jauregian Marin jauna eta Barberini Kardenala ezagutu zituen. Barberini Kardenalaren esker beraren pinturazko lehenengo enkargu nagusia lortu zuen, "El ciclo de frescos decorativos de Santa Bibiana" Erroman (1624-1626), Horko fatxada Berninik egin zuen. Horregatik famatua egin zen eta beste obra batzuk egin zituen besteak beste 1629 an "El rapto de las sabinas" margotu zuen.

1633tatik 1639ra, papa Urbano VIII Aita Santuak enkargatutako obra bat egin zuen, bere freskorik ospetsuena:" Alegoría de la Divina Providencia" ("Gloria de los Barberini" moduan ezagututa), Barberiniren jauregiko sabaian aurkitzen da (Erroman).

1637. eta 1647. urteen artean Pitti Florentziako Jauregiko aretoak apaindu zituen. Lan hau Pierre Pugetekin egin zuen. Bere azken bizitza urteetan apaindu zituen Pamphili de la Piazza Navona Jauregiko Eneasen Galeria eta Erromako Filipensesen eliza berriko gangak. San Lucasen Akademiaren printze bihurtu zen.

Bere proiektu arkitektoniko ezagunenak hauek izan ziren:

Barrokoaren lan arkitektoniko handienetariko bat San Lucasen eta Santa Martinaren Eliza izan ziren (1635-1650etatik). Gurutze greziarreko eliza honen erarako Miguel Ángelen fabrika zirkularra hartu zuen erreferentzia moduan Florentziako San Lorenzo-ren Basilikan. Espazio zentrala azentuatu zuen, kupula zutabe gainean jaitsiz eta atzeko kaperek zatiketa erradialak eratzen dituzte.

Santa Maria della Pace-ren (1656-1667ren artean) kanpoaldea egin zuen, ezaguna da Erdi Aroko giroa zeukalako. Bere lanik osoena zen eta Carlo Fontanak lagundu zion. Santa Maria in Via Lata - arkupea egin zuen (1660. urtean).

Pietro da Cortona Castel Gandolforen pintura egin zuen gaur ezagutzen dugun moduan.

Anatomia orriak

aldatu

Anatomicaea Tabulaeko orriak (Anatomia-Taulak) 1618an landu ziren. Taula hauek bereziki adierazkorrak dira.