Pauma
Pauma[1] edo hegazterrena (Pavo cristatus) faisaien familiako hegazti handi eta kolore bizikoa da, jatorriz Asia Hegoaldekoa, baina ia mundu osoan erdi-etxekotua. Pavo generoko bi espezieetako bat da, pauma berdearekin batera (Pavo muticus).
Pauma | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Leinua | Pavonini |
Generoa | Pavo |
Espeziea | Pavo cristatus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Kolorea | urdin, berde, beltz eta laranja |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Pavo cristatus feces (en) ![]() |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Arra urdina da oro har eta luma fineko gandorra du. Ezaguna da, batez ere, buztan itxurako estal-luma luze eta ikusgarriengatik. Lumok begi itxurako koloreak dituzte puntatik gertu eta haizemaileen antzera irekitzen eta tentetzen dira emeak limurtzean. Emeak ez du buztanean halako luma ikusgarririk: lepo berdexka eta txikiagoa du, eta gorputzeko lumajea arrekara da.
Indiako hegazti nazionala da.
Ezaugarriak
aldatuPauma sexu dimorfismo handiko espeziea da. Hamabost urte inguru bizi daiteke, nahiz eta hogei urte arte guztiz etxekotuak bizi izan direnak ere ezagutzen diren.
Orojalea da: haziak, fruituak, intsektuak, sugeak, igelak, saguak eta harrak.
Arra
aldatuMoko sendo batez hornitua, burua luma urdinez estalia du eta lumazko motots edo gandor ikusgarria du. Begi inguruan, marra zuri bat du. 2,2 metro luze izatera eta 5 kg pisatzera irits daiteke. Lumajea urdin irisatua du, distira berdekoa, lurraldea babesteko erabiltzen duena. Baina batez ere, emea erakartzeko erabiltzen du estaltze garaian. Bi metro luze izan daitezkeen estal-lumak ditu, hedatu eta tentetzean haizemaile itxura ikusgarria hartzen dutenak. Lumok begien antzeko itxurak dituzte muturretan, kolore urdin, berde eta urrekarak.
"Haizemaile" hori ez da buztana ez eta hegalak, baizik eta bizkarreko estal-luma bereziak. Isatsa oharkabean dago luma horien azpian. Arrak hiru urtetik aurrera hedatu ditzake lumok eta urtero berritzen ditu. Horregatik, udazkenean apaingarri eder hori gabe geratzen dira.
Emea
aldatuEmea 1 m luze eta 3 kg soilik izatera irits daiteke. Lumak arreak eta errauskarak ditu, lepo zuria eta distira berdekarak bularrean. Lumazko mototsa txikia da, kafe kolorekoa.
Estaltze garaiaren ondoren, uztail inguruan, emeak arrautza bat, bi edo hiru erruten ditu, urteko emankortasunaren arabera. Habia, lur hondartsuan eginiko zuloa da, landarez estali gabea. Txitatzeak 28 egun irauten ditu, emea ia bertatik mugitzen ez den garaia.
Mitologia
aldatuGreziar mitologian, hegazterrena Hera jainkosaren animalia gogokoa zen.