Giacomo della Porta
Giacomo della Porta (Porlezza, Lombardia, 1533 aldean – Erroma, 1602) Pizkundeko italiar eskultore eta arkitektoa izan zen. Michelangelok bukatu gabe utzi zituen eraikuntza gehienak amaitu zituen: San Petri basilikako kupula, Farneseko jauregiko galeria eta Kontserbadoreen jauregia. Gesú elizako aurrealdea egin zuen Erroman 1575. urtean. Egin zuen eraikuntza zibila nagusia Aldobrandini etxea da, 1598-1604 bitartean egina, Frascati herrian.
Giacomo della Porta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Porlezza, 1532 |
Heriotza | Erroma, 1602ko irailaren 3a (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Michelangelo Jacopo Barozzi |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta eskultorea |
Lantokia(k) | Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | pizkundetar arkitektura |
Biografia
aldatuGiacomo della Porta Lombardiako Porlezza herrian jaio zen. Michelangeloren laguntzailea eta Vignolaren ikasle eta jarraitzailea izan zen. Bi maisu handi horien eragina izan zuen.
Lan gehienak Erroman eta Lazio eskualdean egin zituen. Vignolak amaitu gabe utzi zituen hainbat lanetan aritu zen, eta horietako batzuetan Michelangelok berak ere parte hartu zuen: Capitolio (fatxada eta eskailerak amaitu zituen), Farnese jauregia (goiko loggia), San Petri basilika (kupula egin zuen, Domenico Fontanarekin, Michelangelok diseinatu zuenari zenbait aldaketa eginez), Gesu eliza (kupula, Andre Mariaren eta San Frantziskoren kapera biribilak eta fatxada). Vignolaren egiturei etekin handia atera zien.
Erlijiozko arkitektura, San Luigi dei Francesi-ko fatxada, Madonna dei Monti eliza, San Atanasio dei Greci, eta San Joan dei Fiorentini elizaren amaiera, eta arkitektura zibila, Maffei, Aldobrandini egoitzak, Capitelli plazako egoitzak, Clementino eskola, Jakinduriaren jauregiko patioa, Aldobrandini etxea Frascatin, landu zituen, eta Erromako plaza askotako iturriak egin zituen.
Accademia di San Lucako kide izan zen, eta Elizaren eta nobleen arkitekto ofiziala bihurtu zen. Zenbait eraikin ereduetarako eskemak zehaztu zituen (etxebizitzak, bi ordena gainjarrita dituzten elizen fatxadak, villak), lehenagotik Pizkundeko arkitektoek erabiliak zituztenak.
Lan nagusiak
aldatu- Oratorio del SS. Crocifisso (1562-1568)
- Gesu eliza (1571-1575)
- Iturria Palazzo Borghese-n (1573)
- Iturriak Piazza Colonna-n (1574)
- Iturri txikia Piazza Navona-n (1574)
- Iturri bat Piazza della Rotonda-n
- Palazzo Senatorio (1573-1602)
- Palazzo della Sapienza (1578-1602)
- Palazzo Capizucchi (1580)
- Santa Maria dei Monti eliza( 1580)
- Sant'Atanasio dei Greci eliza (1581)
- San Luigi dei Francesi elizaren fatxada (1589)
- Fontana delle Tartarughe (1584)
- Santa Maria Scala Coeli eliza
- Palazzo Marescotti (1585)
- Palazzo Serlupi (1585)
- Trinità dei Monti eliza (1586)
- Iturria Piazza alli Monti-n (1589)
- San Petri basilikaren kupula (1588-90)
- Santa Maria in Campitelli plazako iturriak (1589)
- Iturriak SS. Venanzio e Ansovino elizaren parean (1589)
- Fontana della Terrina (1590)
- Palazzo Fani (1598)
- San Paolo alle Tre Fontane eliza (1599)
- San Nicolò in Carcere eliza (1599)
- Palazzo Albertoni Spinola (1600)
- Villa Aldobrandini (1600-02), Frascati herrian
- Aldobrandini kapera (1600-02) Santa Maria sopra Minerva elizan
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/11/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giacomo della Porta |