Gauza

Metautengo kontzejua, Nafarroa Garaian
Ganuza» orritik birbideratua)

Gauza[1] (Ganuza, gazteleraz) Metautengo kontzejua da. Euskal Herriko herri bat da, Nafarroako Metauten udalerrian, Lokiz mendilerroaren oinean eta Zologorri. Amildegiaren bi ertzetan.

Gauza
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaMetauten
Herritarragauzar
Geografia
Koordenatuak42°41′56″N 2°08′03″W / 42.69889°N 2.13417°W / 42.69889; -2.13417
Garaiera593 m

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 63 biztanle ditu.

Toponimoa

aldatu

Toponimoa jatorri ezezagunekoa da. Euskal -tza atzizkia izan lezake, "ugaritasuna" esan nahi duena. Dokumentu zaharretan honela aipatzen da: Ganuça (atal. 1100, 1268, 1312, 1350, 1366, 1532, 1591, NEN); Ganuza (1280, NEN); Gaunuça, Guanuça (atal. 1280, XIV mendea NEN)

Auzoak

aldatu
  • Jauregi kalea
  • Morterupe kalea
  • Zologorri kalea

Demografia eta biztanleria

aldatu
Gauzako biztanleria
1852[2] 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
150 66 65 65 61 60 61 66 63

Santa Eulalia parrokia

aldatu

Hasiera batean, hegoaldeko horman gezileiho batek dirauen tenplu erromaniko bat egonen zen. Gaur egungo eraikuntza gotikoa da, XIII. mendekoa, zistertar estiloan inspiraturik, Allin haraneko beste eliza batzuk bezala. Oinplano angeluzuzena du, burualde zuzenekoa. Kanpoaldean, altuera desberdineko horma-bularrek hormak eusten dituzte. Atearen arku zorrotza, hegoaldeko horman dagoena, iltze-buruez osaturiko arkibolta batez apaindurik dago. Arkuaren giltzarrian, zizelkaturik dagoen aurpegi bat ageri da. Eskuinaldean, leihate gotiko bat dago. Alboetan, kapitelez erremataturiko zutabetxoak ditu.

XVI. mendean eraikina eraldatu zuten obra garrantzitsuak eginez, hala nola sakristia, gurutze-gangak, habeartearen handitzea eta bi erretaula erromanista jarri ziren, horietako bat Pedro Imbertok egina.

1973an, iparraldeko horman altxatzen den kanpai-horma eraiki zen. Tenpluaren kanpoaldean dagoen metalezko eskailera zakar batek bertara sartzeko aukera ematen du.

Lokizko Done Jakue Basilika

aldatu

Gotikoa da, XIII. mendekoa. Harlanduxkaz eraikirik, gurutze-gangaz estalirik dago, habeartearen oinaldeko tartean izan ezik, kanoi zorrotzekoa baita. Eskualdeko 25 herritakoa da.

Ekonomia

aldatu

Hiru landetxe ditu: Gauza landetxea, Sardegi landetxea eta Zologorri etxea.

Natura

aldatu

Gauzatik hainbat mendi-ibilaldi abiatzen dira, esate baterako Portu Zaharra eta Portu Berria (Zologorriko sakana), biak Lokiz mendilerrora igaten direnak. Bien artean, Lokizko ebakiduraren oinean, San Prudentzio Begirako sarbidea dago, Allin haranera begira dagoen haitzuloa; hegaztiak hazten diren garaian kobazulora sartzea debekaturik dago.

Argazkiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Metauten EODAn.Sarritan Ganuza ere deitua.
  2. Gastón, José Miguel. (2003). ¡Arriba jornaleros! Los campesinos navarros ante la revolución burguesa (1841-1868). Txalaparta.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.