Galerako gizakia edo Galerako gizona gizon momifikatu baten gorpua da, K. a. 1400 inguruan datatua dagoena eta El Argarreko kulturakoa zena, Brontze Aroan, eta Historiaurre osoko hobekien kontserbaturiko gorpuetakotzat hartua dena, Ötzirekin batera.

Iberiar Penintsularen mapa K. a. 1500ean non Argartar kulturaren eragin eremua ikus daitekeen beti meatokien inguruan garatzen zen
El Argarreko kulturako zilarrezko diademadun burezur baten hondarrak, 62 hilobian aurkitua

Aurkikuntza eta historia aldatu

"Galerako gizakia" Granadako Unibertsitateko Historiaurre eta Arkeologia Saileko Katedraduna eta indusketaren zuzendarietako bat zen Fernando Molinak eta Jaengo Unibertsitateko Historiaurre irakaslea zen Maria Oliva Rodriguez-Arizak zuzendutako arkeologo talde batek aurkitu zuen 121 hilobian, arraultza formako kobazulo baten barnean, pertsonaren bizilekua izan zela uste den tokian lurperatua, 2002ko azaroan, Argartar kulturako El Castellón Alto nekropolian, Baza-Huescar goi ordokian kokatua, Andaluziako Granadako probintziako Galera herrian. Gorpuaren ondoan tresna eta zeramika ezberdinak eta bere semea izan zitekeen 4 urteko ume baten gorpua agertu ziren.

Lurperaketa lurrez estalitako pinuzko taulez babestu izana, harrizko harresi bat eraiki izana eta tokiko lehortasun baldintzek, mikro-organismoek euren lana egitea eragotzi zuten eta honela gorpua modu naturalean momifikatzea eta kontserbatzea lortu zen.

Ezaugarriak aldatu

  • Momifikazio naturala
  • Jatorrian gorpua bi aldetatik hermetikoki itxitako poltsa batekin estali zen.
  • Gizon honek 28 urte inguru zituen hil zenean eta ondoan ume baten hezurdura aurkitu zen, bere semea izan zitekeela susmatzen dena.
  • 1,60 metroko altuera zuen
  • Ez ziren borroka zantzuak edo heriotza eragin zezaketen lesiorik aurkitu, eta beraz neumonia bategatik edo beste halako gaixotasun baten ondorioz hil zela uste da.
  • Gorpuak bizarra zuen, hiru mototx, horietako bat hain luzea gerritik behera iristen zela, prakak zeramatzan, baita oihalezko kapela bat ere.
  • Gainera zenbait tresna eta objektu aurkitu ziren:
 
El Argarreko kulturako bigarren faseko pitxerrean eginiko lurperaketa tipikoa
 
Argartar kulturako lurperaketa baten grabatua, 1921ean N. Ábergek egina

.

Kanpo loturak aldatu