El Argar Espainiako Almeríako probintziako Antas udalerrian dagoen aztarnategi arkeologiko garrantzitsu bat da. Mendebaldean malda malkartsuak dituen goi-ordoki baten gainean altxatzen da, 35 metro Antas ibaiaren gainetik, eta magal leunagoak gainontzean, hauen zati batera ere iritsiz. El Argar eta La Gerundia eremu arkeologikoaren zati da, argartar kulturari izena ematen dion iberiar hego-ekialdeko Brontze Aroko historiaurreko herri bat osatuz.

El Argar
El Argar. Hil hatua.
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
UdalerriaAntas
Koordenatuak37°15′N 1°55′W / 37.25°N 1.92°W / 37.25; -1.92
Map
Historia
GaraiaK. a. III. milurtekoa
UzteaK. a. II. milurtekoaren erdialdean
KulturaErromatarrak
Indusketa
Indusketa datakXIX. mendearen amaiera
ZuzendariakEnrique eta Luis Siret
elargar.com

Hasieran Enrique eta Luis Siret anaiek induskatu zuten, euren emaitzak gaztelaniaz Las primeras edades del metal en el sudeste de España izenburuarekin argitaratuz 1890ean. Honetan eta antzeko beste aztarnategi batzuetan bildutako materialek kultura multzo hau ezberdintzeko oinarrizko korpusa oatu zuten, behin eta berriz B. Blance eta H. Schubart bezalako ikerlariek aztertuak izan zirelarik.

Kultura honen garapen ikusgarriak bere induskatzaileei aurreko faseekin inongo zerikusirik ez zuela pentsarazi zien, euren jatorria mediterranear eraginetan bilatuz. Baina gaur egun aurreko Los Millares garaiarekin jarraipen argia dagoela ezagutzen da.

Kronologia

aldatu

Herrixkan induskatutako egitura eta hil hatuetan oinarrituz, B. Blancek bi garaitan, A eta B, banatutako sekuentzia bat ezarri zuen, ondoren, beste aztarnategi batzuei esker berrikusia eta zabaldua izan zena.

  • Argar I edo hasierakoa (Argar A lehen sistematizazioaren arabera), zista eta putzuren batzuekin, baita kanpai formako elementu eta Argar motako alabardekin ere.
  • Argar II edo arkaikoa (hau ere Argar A) aurrekoaren antzekoa materialean, baina argartar erritualetarako eboluzio batekin.
  • Argar III edo gailena (Argar B) pithoiak eta Montejícar motako laban aizkora eta ezpataz eta apaingarri pertsonalez osatutako hil hatuak nagusi direla.
  • Argar IV edo berantiarra (Argar C, ondorengo gehigarri bat) Cogotas Ieko elementuekin.

Aztarnategia

aldatu

El Argar sortze berriko finkapentzat hartzen da, kalkoliton aurrekaririk ez duena. 16.000 metro karratuko azalera eta 500 pertsonako biztanleriarekin, hobekien ezagutzen den talde eponimoko herrixkarik handienetako bat da. Bertako etxebizitzen barnean mila luperketa baino gehiago aurkitu dira. Estrategikoki kokatua zegoen goi-ordokitutako mendi kasko baten gainean eta harresi batek ere babestua, honen barnean 8-10 m bider 2,5 metroko laukizuzen formako etxebizitzak eta oinplano ez erregular eta biribileko beste batzuk induskatu direlarik. Hormak egur eta buztinez egiten ziren, harrizko oinalde baten gainean altxatuak. Sabaia kanabera edo adar eta buztinezkoa zen. Terrazen sortze artifizialagatik bereizten den hirigintza konplexu bat du, aztarnategiaren tontorrean akropolis bat duelarik.

Ekonomia

aldatu

El Argar nekazaritzara eta abeltzaintzara dedikatzen zen herrixka bat zen, metalgintzak, eskuzko ehungintzak, arrantzak eta ehizak osatuak. Bereziki aberatsak diren hil hatuak dituzten luperketak daudenez, Verako ibarreko toki zentral bat zela uste da, La Bastida de Totana eta El Oficioren pare.

 
El Argarreko bigarren fasean ohikoa den tinako lurperaketa

Nekazaritzak paper garrantzitsu bat zuen, aktibitate honekin lotutako bostehun tresna baino gehiago aurkitu baitira, igitai zatietatik hasi eta errotetaraino. Ereite nagusia garagarra zen, gariak, lihoak, babak eta barazkiek oso urrutitik jarraitzen ziotelarik. Abeltzaintzari dagokionez, ez dago honen garrantzia zein zen adierazteko behar adina elementu, ahuntz gorotzak eta zaldia bezalako espezie berriak dauden arren, azken hau, ziur asko, jateko hazten ez zena. Basurdea ehizatzen zen.

Metalgintza, itxuraz, eremu bakar batean garatu zen, non prozesurako behar diren elementu guztiak aurkitu ziren: balizko labe bat, arragoak eta moldeak aizkorak, aiztoak, puntzoiak eta besokoak egiteko. Ez dago zepa arrastorik, baina bai mazo, pikotx eta kolpekari ugari. Metalezko objektu gehienak kobrez eginak daude, baita gutxi batzuk brontzez ere. Hil hatuetan bi ezpata aurkitu dira. Ospe gehieneko hil hatuetan urre eta zilarrezko geroz eta apaingarri gehiago dago, brontzezko lehen aleazioak argartar garaiaren amaierakoak direlarik.

Ehungailu pisuen ekoizpenak ere zentralizatua egon behar zuen, toki bakar batean egoste prozesuan zeuden 600 pisu aurkitu baitira. Hezurrez eginiko tresna ugari dago, espatula, puntzoi edo orratzak kasu.

Nekropolia

aldatu

1034 hilobi daude induskatuak, horietatik erdiek, euren hil hatuetan, zeramikez gain metalezko elementuak zituztelarik. Sexua eta bere hil hatuaren arteko harremanean oinarrituta, emakumeen lurperaketak puntzoiekin eta gizonezkoenak aizkora, alabarda edo ezpatekin lotu ziren. Hil hatu esanguratsuak dituzten mutikoen lurperaketak daude, herentziazko mailak zeudela iradokitzen duena.

Hil patroia banakako hilobietan oinarritzen da, non, batzuetan, bi edo hiru pertsona agertzen diren. Etxeen azpian daude, berezko nekropolirik ez dagoelarik. Erritualek eta hil hatuek ezberdintasun sozial bat adierazten dute, eta, ondorioz, argartar gizartea oso estratifikatua zegoela proposatu da, iritzi ezberdinak dauden arren.

Interpretazioa

aldatu
 
El Argarreko 62. hilobiko burezur baten hondakina, zilarrezko diademarekin: "Bitxiak zilarrezko diadema bat, kobre eta zilarrezko belarritakoak eta hezur eta serpentinazko lepokoak dira." (Luis Siret)

Herrixkaren lehen okupazio faseak metalgintzan hasia zen eta nagusiki hilobietan, guztietan oso antzeko hil hatuekin lurperatua zen laguntzarik behar ez zuen gizarte nekazari bat islatzen du. Bigarren fase batean hazkuntza demografiko garrantzitsu bat gertatu zen, baita metalgintzari dagokionez ere, nagusiki zistetan lurperatuz, jada ezberdindutako hil hatuekin (metalezko zenbait belarritako eta eraztunetan agertzen dira). Hirugarren fasean ezberdintasun sozio-ekonomiko nabarmenak ikusten dira herrixkako biztanleen artean, eta zeramikazko kutxak ziren nagusi, hauetako hil haturik aberatsenetan diademak eta ezpatak daudelarik (eduki ideologiko handiko elementuak) lurperaketa askok ofrendarik ez duten bitartean.

Nagusi zen ideologia aristokratikoa eta gerrazalea zen. Hau herrixken gotortzeetan, armen garrantzi handian eta hil hatuetan hauek zuten presentzian islatzen da.

Argartar gizartean Brontze Aro berantiarrean desagertu zen, K. a. 1500 eta K. a. 1300 artean. Informazioa erori egin zen penintsula guztian. Berriz informazio argia izateko K. a. 1000raino itxoin behar da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu