Frantzisko Saleskoa (Château de Sales, Thorens-Glièrestik hurbil, 1567ko abuztuak 21 - Lyon, 1622ko abenduak 28) savoiar elizgizona izan zen. Genevako apezpikua izan zen, eta Erromatar Eliza Katolikoak Elizako doktore eta santu izendatu zuen. Haren jaieguna urtarrilaren 24an ospatzen da.

Frantzisko Saleskoa
Château de Bussy-Rabutin - Saint François de Sales, évêque de Genève (bgw19 0375) (cropped).jpg
apezpiku katoliko

1602ko abenduaren 8a - 1622ko abenduaren 28a
Apezpiku diozesiarra


Claude de Granier Itzuli - Jean-François de Sales Itzuli
Elizbarrutia: Q3708132 Itzuli
Bizitza
Jaiotza Château de Thorens Itzuli1567ko abuztuaren 16a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Lyon1622ko abenduaren 28a (55 urte)
Hobiratze lekua Auvernia-Rhône-Alpeak
Heriotza modua berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand Itzuli
Paduako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak teologoa, idazlea eta apaiz katolikoa
Santutegia
Urtarrilaren 24
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Oratory of Saint Philip Neri Itzuli

BizitzaAldatu

1593ean egin zen apaiz, eta Chablaisko kalbindarrak katoliko bihurtzeko saioak egin zituen. 1599an Genevako apezpikuaren laguntzaile izendatu zuten, eta 1602an apezpiku kargua eskuratu zuen. 1610ean, Joana Chantalgoa santuarekin batera, Bisitazioko Ordena sortu zuen.

Philothea edo Deboziozko bizitzarako sarrera (1608-1619, hiru aldiz euskarara itzulia, Silvain Pouvreauk, Joanes Haranederrek eta Jose Kruz Etxeberriak) idatzi zuen, eguneroko bizitzan Jainkoarenganako jaiera nola bizi erakusten duena. Haren lanak frantsesez eta hitz lauz idatzitako klasiko aurreko estiloko idatzi bikainenetakoak dira.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Saleskoa