Frantzisko Antonio Elortza Agirre

gudari espainiarra

Frantzisko Antonio Elortza Agirre (Oñati, Gipuzkoa, 1798ko urtarrilaren 3a - Madril, 1873ko azaroaren 3a) Espainiako Armadaren militarra eta ingeniaria, Trubiako Armen Lantegia zuzendu zuen eta Asturiasko burdingintza industria bultzatu zuen. Liberala izan zen eta, horregatik, erbestea ezagutu zuen. Oviedon kale bati bere izena eman diote.

Frantzisko Antonio Elortza Agirre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Antonio Elorza y Aguirre
JaiotzaAraotz1798ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1873ko azaroaren 3a (75 urte) (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Gradualanda-mariskal

Biografia aldatu

Araotz elizatean jaio zen (Oñati), Araotz Urruti auzoko Agarre etxean[1].

1811an artilleria eskolan sartu zen. 1814an tenienteorde gradua lortu zuen. Ideologikoki liberala zen eta 1820an sortu zen 1812ko Espainiako Konstituzioaren aldeko mugimenduan hartu zuen parte. 1823an erbesteko bidea hartu behar izan zuen. Lieja erbesteratua, ingeniaritza eta metalurgia ikasketak egin zituen. 1828an Espainiara itzuli zen eta han beste ingeniaritza ikesketekin jarraitu zuen. Ondoren, Marbellako El Pedrosoko (Sevilla) lantegiak zuzendu zituen. 1845tik 1867 arte Trubiako Armen Lantegiaren zuzendaria izan zen. Urte horiek lantegi horretarako oso onak izan ziren. Elortzak lantegia berritu zuen eta, 1850ean, Lanbide Heziketa Eskola sortu zuen. Elortzak bultzatu zituen berrikuntzak, besteak beste, hauek izan ziren: sail artistikoa sortu zuen eta lantegian teknikak berrienak ezarri zituen. 1855tik 1859ra Oviedoko Su-armen eramangarrien Lantegia zuzendu zuen. Siderurgia pribatuan ere aritu zen. 1864an landa mariskal izendatu zuten eta 1874an Trubian bukatu zenean, koronel izendatu zuten. Madrilen 1873an hil egin zen. Haren oroimenez Oviedoko Udalak kale bati "General Elorza" izena eman zion.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu