Francisco Suárez

Francisco Suárez, Doctor Eximius ere deitua (Granada, 1548ko urtarrilaren 5a - Lisboa, 1617ko irailaren 25a), espainiar filosofoa eta teologoa izan zen.

Francisco Suárez
Franciscus Suarez, S.I. (1548-1617).jpg
Bizitza
JaiotzaGranada1548ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLisboa1617ko irailaren 25a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
latina
Irakaslea(k)Martín Gutiérrez (en) Itzuli
Alonso Rodriguez (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa, filosofoa, legelaria, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta jesuita
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitatea
Coimbrako Unibertsitatea
MugimenduaSalamancako Eskola
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

BiografiaAldatu

Zuzenbide kanonikoko ikasketak egin zituen Salamancan. 1564an Jesusen Lagundian sartu zen. Gaztelako hainbat ikastetxetan filosofia irakasten aritu ondoren (1571-1580) Erromatik teologia irakastera joateko eskatu zioten. Gaixoturik Espainiara itzuli zen 1585ean. Alcalan (1585-1593) eta Salamancan (1593-1597) eman zituen beste 11 urte irakasle eta gero Coimbrara aldatu zen.

ObrakAldatu

 
Summae theologiae. De Deo uno et trino, I, 1607

29 liburuki utzi zituen idatzita. Horietan garrantzizkoenak Disputationes metaphisicæ (1597), Defensio fidei catolicæ (1613) De legibus (1616), eta De bello et Indis obrak dira. Bi gai nagusitan bil daitezke horietan aztertu zituen gaiak: filosofia eta teologia, eta zuzenbidea. Aristotelesi buruzko iruzkin zabal sakona da lehenengo obran egiten duena. Bigarren eta hirugarren liburu horietan estatuari eta erregetzari buruzko kristau ikuspegi berri bat eman zuen. Erregetzak Jainkotiko eskubiderik ez duela dio berak, eta pertsona guztiak duela bizi izateko, askatasunerako eta jabetza pribaturako eskubidea. Ideia horiei jarraituz, Amerikako lurraldeek Espainiaren eskubide berberak zituztela, eta ez enperadoreek eta ez Aita Santuak, ez zutela lurralde haiek mende hartzeko eskubiderik idatzi zuen De bello et Indis liburuan.

ErreferentziakAldatu