Fornax (konstelazioa)
(«Fornax» orritik birbideratua)
Fornax edo Labea[1][oh 1] —latinez: Fornax— Nicolas Louis de Lacaillek ezarritako konstelazio austral bat da, hasiera batean, Fornax Chemica (latinez, labe kimiko) izenarekin ezarri zuen.
[[Fitxategi:{{{}}}|300px|center]] | ||
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | For | |
Genitiboa | Fornacis | |
Sinbologia | ||
Igoera zuzena | 1 h 45,40 m
eta 3 h 50,36 m artean | |
Deklinazioa | -39,51° eta -23,76° artean | |
Eremua | 397,5 gradu karratu
0,964 % (41. postua) | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
59 (mv < 6,5) | |
Izarrik distiratsuena | Fornacis
(itxurazko magnitudea: mv 3,86) | |
Meteoro euria |
{{{Ez du}}} | |
Konstelazio
mugakideak |
{{{4 konstelazio}}} | |
+{{{latmax}}}° eta −{{{latmin}}}° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) [[{{{ikuspen onena}}}]]n |
MitologiaAldatu
Fornax, erromatar mitologian, ogiaren eta sukaldaritzaren jainkosa da, hala ere, honek ez du zerikusirik konstelazioarekin, (fornax labea aipatzeko erromatar hitza baino ez da) 1763. urtean izendatu baitzen aipatutako izenarekin.
Izar nagusiakAldatu
- α Fornacis (Fornacis), konstelazioko izarrik distiratsuena, 3,8ko magnitudearekin. Izar bitar bat da.
- β Fornacis, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena, erraldoi hori honek 4,46ko magnitudea du.
- ε Fornacis, 10.000 milioi urtetik gora ditu azpierraldoi honek.
- ζ Fornacis, izar zuri-horixka honek, izar nano gorri bat du lagun, bere itxurazko magnitudea 5,7koa da.
- ι2 Fornacis, sekuentzia nagusiko izar zuri-horixka, bere magnitudea 5,85ekoa da.
- κ Fornacis, Eguzkiaren antzeko izarra, 5,19ko magnitudea du.
- ν Fornacis, Alpha² Canum Venaticorum izar aldakorra, +4,68ko bataz besteko magnitudea du eta konstelazioko hirugarren izar distiratsuena da.
- π Fornacis, 5,35eko magnitudea duen erraldoi horia.
- ρ Fornacis, 5,54eko magnitudea du, izar hau ere erraldoi hori bat da.
Exoplanetak dituzten izarrakAldatu
- λ2 Fornacis, 5,78ko magnitudea du nano hori honek, exoplaneta bakarra dauka bere inguruan orbitatzen.
- HD 20868, 9,92ko magnitudea du izar honek. Bere inguruan orbitatzen duen exoplaneta erraldoiaren eszentrikotasuna orain arte atzeman den handiena da.
Espazio sakoneko objektuakAldatu
- Fornaxen kumulua, Lurretik 66 argi-urtera dagoen galaxiadun kumulua da, Virgoren kumulua baino txikiagoa.
NGC 1097 galaxiaren erdiagunea ageri da argazki honetan.
- NGC 1097 galaxia kiribila, William Herschelek aurkitu zuen 1790eko urriaren 9an. Ez da Fornaxen kumuluaren partaide eta bizilagun duen NGC 1097A galaxiarekin batera elkar eragiten ari dira.
- NGC 1350, NGC 1365 eta NGC 1398, galaxia kiribilak denak ere.
- NGC 1316 (Fornax A), galaxia lentikularra eta erradiogalaxia, galaxia honetako izar gorrien izar-kumuluak aztertuz jakin da bi galaxia kiribilen arteko talkek sortu zutela galaxia berri hau.
- NGC 1360 nebulosa planetarioa. Bere erdigunean bi nano zuriek osaturiko sistema bitar bat dago.
- Fornaxen galaxia nanoa, galaxia txiki hau Talde Lokalaren partaidea da eta NGC 1049 izeneko kumulu globular bat dauka.
- UDFj-39546284 galaxia, gaur arte aurkitu den galaxiarik urrunena, 2011ko urtarrilaren 26an aurkitu zen.
Ikus, gaineraAldatu
OharrakAldatu
- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
Kanpo estekakAldatu
- Wikimedia Commonsen badira Fornaxen inguruko multimedia fitxategiak.
- Fornax konstelazioan dauden objektuak. (Ingelesez)