Flora Kennedy Delgado

Kosmopolita eta Euskal Nazionalismoari laguntza emandakoa.

Flora Kennedy Delgado (Minas de Riotinto, 1880ko maiatzaren 15aDonostian, 1959ko Otsailaren 16a) Ingalaterran ikasia. Emakume kultua, poliglota, margolaria eta piano-jotzailea. Leku askotan bizitu bazen ere, Oiartzungo Señene etxean erroldatua egon zen, Romeronia bezala ere ezagutzen zen etxean. Euskal nazionalismoarekin eta euskal kulturarekin izan zuen lotura. Bere etxean kokatu ziren batzokia, Emakume Abertzale Batza eta Euzko Gaztetxu Batzako egoitzak eta bertako antzokian burutzen ziren euskal kulturari lotutako ekintza ugari.

Flora Kennedy Delgado

Bizitza
JaiotzaMinas de Riotinto1880ko maiatzaren 15a
Herrialdea Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Oiartzun
HeriotzaDonostia, 1956 (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
JarduerakBidaiaria

Historia

aldatu

Floraren aita eskoziar familia nabarmenekoa zen. Neil Cameron Kennedy,  Inverness herrian jaio zen 1850eko ekainaren 11ean eta Wimbledonen hil zen 1930eko ekainaren 9an. Ama Ramona Delgado Mendoza zen, Minas de Riotinton jaioa. Neil Meatze eta Trenbide-ingeniaria zen. 1875tik 1913 bitarte aritu zen lanean Minas de Rio Tinto meatzetan, bertako zuzendaritzan eta meatze-trenen eraikuntzan. Halaber herri horretan ezagutu zuen emaztea izango zena eta berarekin ezkondu zen 1879ko abuztuaren 2an. Neil Cameronek dirutza egin zuen. Mundu osoan ibili zen trenbideen diseinu eta trazadura lanetan eta ondorioz munduko tren guztietan dohainik bidaiatzen zuen familiarekin batera.

Aitaren lanagatik, beraz, Florak izan zuen munduan zehar bidaiatzeko aukera. Bera ezagututakoek ziotenez, 20 urtetarako jada munduari hiru buelta emanak omen zituen. Bidaiari handia izan zen eta gerora ere ildo beretik jarraitu zuen.

Donostian ezkondu zen. Londresen ikaskide zuen lagunaren etxera etorri zen egunak pasatzera eta bertan ezagutu zuen senarra izango zuena: Luis Romero Sein (1879-05-03 - 1917). Abokatua eta diputatua izan zen. Oiartzunen jabetza handiak zituen eta bertan egiten zituzten egonaldiak Señene edo Romeronia etxean. Ezkondu zirenean Donostian Prim kaleko 35.ean jarri ziren bizitzen. Gazterik alargundu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Loreto, Jose Luis eta Maria Luisa.

 
Señene etxea
 
Flora eta senarra Venezian ezkon-bidaian

Florak ez zituen bere aitaren aurrekariak ahaztu. Sei hilabetez behin Britaina Handira joaten zen eta denboraldi luzeak ematen zituen bertan. Edonola ere, bizi-tokiz asko aldatzen zen. Oparotasunean bizitu zen, ondare izugarria bildu baitzuen Romero eta Kennedyren herentziak jasota. Bere zerbitzurako izaten zituen sukaldaria, neskamea eta dontzeila eta nahieran bizitzen zen, Donostiako hainbat etxeetan edota hoteletan. 1924ko ekainaren 14ean, Daniel Romero iloba hil zen Londresen istripuz eta berak lagundu zuen gorpua Donostiara ekartzen.[1]

 
Oiartzungo Emakume Abertzale Batza. 1932

Oiartzunekin izandako harremana zirkunstantziala izan zen. Angel Arizmendi eta Juana Aiestaranen oso laguna zen, ziurrenik senarra ere abokatua zelako. EAJkoak ziren bi lagunak; Angel frankistek fusilatu zuten eta Juana Emakume Abertzale Batzako lehendakaria zen Oiartzunen. Florak izan zuen nazionalismoarekin zerikusia. Hasteko Señene bere etxean kokatu zen batzokiaren egoitza 1932 arte. (Data horretan aldatu zen Pellotxikiene edo Zirkulu etxera). Ondoren Señenen bertan kokatu ziren Emakume Abertzale Batzako eta Euzko Gastetxu Batzako egoitzak eta 1932ko abuztuaren 16ko inaugurazio ekitaldiko argazkian agertzen da Flora, Juana Aiestaran lehendakariaren ondoan. Horrez gain, ezagunak dira bere etxean egiten ziren euskal kulturako ekintzak. Antzoki bat zuten eta bertan prestatu eta taularatzen zituzten antzezlanak. Yon Oñatibiak berak ere hor erakusten zituen euskal dantzak herriko gazteei.

Gerra hasi zenean Señeneko beheko solairua utzi zuen gerrako ospitale bihurtzeko.[2] (25-27).

Faxisten jazarpena

aldatu

Angel Arizmendi atxilotu zutenean ahaleginak egin zituen bere askatasuna lortzeko. Ekintza horrek susmagarri bihurtuko zuen faxistentzako, honela salatu baitzuten 1936ko irailaren 23an, Oiartzungo lau bizilagunek, matxinatuek izendatutako alkatea buru zutela:

“Los que suscriben, Pablo Beiner Nigli, Martín Zalacain Eguino, José María Castro Isasa y José María Goñi Echagoyen, vecinos de Oyarzun (Guipúzcoa), considerándose en la obligación como buenos españoles, de participarle cuantos hechos conocen sobre la situación de determinados individuos, con relación al presente Movimiento Nacional salvador de España, tienen el honor de poner en conocimiento lo siguiente”: ... “Hay referencias que don Ignacio Aguinagalde y doña Flora Kennedy, Vda. de Romero, han trabajado intensamente en Pamplona por la libertad de algunos presos nacionalistas detenidos en Pamplona lo cual a nuestro entender está prohibido por la Junta de Defensa Nacional. Los señores Aguinagalde y viuda de Romero son vecinos de esta Villa. Si V. E. lo cree conveniente podemos darle cuando nos lo pida una relación completa de los individuos que según nuestras noticias han tomado las armas en esta contra el Ejército”.[3]

 
Romero-Sein kapera Polloen

Angel Arizmendiren alde egindako ahaleginek ez zuten ondoriorik izan, 1936ko urriaren 25ean tiroz hil baitzuten, San Cristobal espetxetik ustez askatu eta gero.[3]

Azaroraren 13an Flora atxilotu zuten falangistek, Oiartzungo Jose Domingo Arin apaizari ihes egiten laguntzea egotzita. Donostiako Ezcurra hotelean kokatutako Falangearen komisarian jaso zen salaketa. Florak ordea, salaketa ukatzeaz gain, salatariei aurre egiteko ausardia izan zuen aurrez aurre kontuak eskatzera iritsita. Kurai handia erakusten zuen emakumea zen. Jose Domingo Larrañaga Urbieta apaizak bere espetxealdiko egunerokoan ematen ditu Floraren ekintzen berri, jaso zuen atxiloketa, kartzelara egiten zituen bisitak eta berarengandik jasotako laguntzak, besteak beste.

Angel Arizmendi erail zutenean, Karrikako Iragorri baserria erabili zuen haren emaztea Juana eta alabekin batera ezkutatzeko.[4] (14.orr)

Flora 78 urte zituela hil zen eta Donostiako Polloe hilerrian dagoen Romero-Sein Kaperan ehortzita dago, senitartekoekin batera.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. https://www.kutxateka.eus/Detail/objects/42203/s/0
  2. (Ingelesez) «2014 urtekaria» issuu (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) Arizmendi y Aranburu, fusilamientos sin respuestas – Historias vascas. 2016-10-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  4. (Ingelesez) «Oiartzun 2017 urtekaria by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2017-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  5. «34. Romero-Sein kapera - Polloe - Ataria» Polloe (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).

Kanpo estekak

aldatu