Perka arrunta (Perca fluviatilis) Percidae familiako arrain bat da. Oso ugaria da Europako erdialde eta mendebalde osoan, eta, antzina, Siberiaraino ere iristen zen.

Perka arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaPercidae
GeneroaPerca
Espeziea Perca fluviatilis
(Linnaeus, 1758)
Banaketa mapa

Ezaugarriak

aldatu

50 cm luze izaten da, eta 4,75 kg-rainoko pisua har dezake. Gorputza luzanga da, ezkata latz eta gogorrez estalia. Bizkarra berdaxka da, eta sabelaldea, berriz, zilarkara. Alboan 5 edo 7 zerrenda ilun ditu.

Arrazin zuria da, haragi leunekoa eta kolorez arrosaxka. Eduki proteikoa % 18 ingurukoa da, eta gantza, % 4.

Kanpo-itxura antzekoa denez eta gurutzatu egin daitezkeenez, perka horia (Perca flavescens) perka arruntaren subespezietzat jo izan da (Perca fluviatilis flavescens), baina sailkapen askotan espezie desberdintzat jotzen dira.

Arrain txikiak, intsektuak, oskoldunak eta inoiz beste perkak ere jaten ditu.[1]

Arrain kolonizatzailea da, eta mehatxua da espezie autoktonoentzat. Horregatik, espezie inbaditzailetzat jotzen da. Adibidez, Espainian, 2011ko azaroaren 14ko 1628/2011 Errege-dekretuak emandako espezie inbaditzaileen katalogoan agertzen da, eta, beraz, debekatuta dago ingurune naturalean sartzea, garraiatzea eta salerostea.

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu