Filistiar
Filistiar[1] (hebreeraz: פְּלִשְׁתִּים, pəlištīm, arabieraz: فلستيون, Filīstiun, Elizen Arteko Biblian euskaraz filistearrak[2]) Itun Zaharreko garaietan, israeldarren etsai zen herri bateko kideaz esaten da. K.a. XII. mendean Palestinako hegoaldeko kostaldean finkatu zen herri txiki indoeuropar bat zen filistarrena. Kreta aldetik edo abiatu ziren Palestina aldera eta kultura aurreratua zuten, nekazaritzan, metalgintzan, arteetan eta gerran, batez ere.
Egiptoarren arabera, Itsasoko Herrietako bat osatzen zuten eta egungo Tel Avivetik Gazara bitarteko kostaldea hartzen zuten K.a. 1190. urte aldera, israeldarrak palestinaratu ziren garai beretsuan. Filistia izeneko pentarkia batean zeuden eratuta (Gaza, Asdod, Axkalen, Gath, Ekron). Beren lurraldea ondaretzat Judak jaso bazuen ere, Josuek egin zuen konkistan ez zituen garaitu ahal izan filistarrak. Sanson, Eli, Samuel eta Saulen garaietan (Saul beraien kontrako gerran hil zen), sarri eraso zuten Israel. Davidek, bere aldetik, askotan garaitu zituen eta beraien aginpideak gainbehera egin zuen, asiriarren eta egiptoarren erasoen ondorioz guztiz galdu ziren arte. Philistia izenetik dator Palestina.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
- ↑ «filistear - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-20).