Ekron
Ekron[1] (hebreeraz: עֶקְרוֹן, ʿeqrōn) filistarren pentapolisko bost hirietako bat izan zen, hego-mendebaldeko Kanaanen zegoena.
Ekron | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Israelen banaketa administratiboa | Jerusalem barrutia |
Koordenatuak | 31°46′39″N 34°51′07″E / 31.7775°N 34.85194°E |
![]() | |
Adituen arabera, egungo Tel Miqne herrian zegoen, Jerusalemdik mendebalderantz 35 kilometrotara eta antzinako Gathetik iparralderantz 18 kilometrotara dagoena. Hala ere, badaude Aqirren, Qatran, Zikrinen edo Caesarea Maritiman zegoela esaten dutenak.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .