Itsasoko herriak K.a. 1200 inguruan Ekialde Hurbilerantz migratu zuten Brontze Aroko herriak izan ziren. Mediterraneoko ekialdeko kostaldetik nabigatzen ari zela, Egiptoko XIX. dinastiaren garaian eta batez ere XX. dinastiaren Ramses III.aren erreinaldiaren zortzigarren urtean, Egipto eraso zuten[1].

Ramses III.a, itsasoko herrien aurka borrokatzen, Medinet Habuko behe-erliebe batean

Aditu batzuen ustez, K.a. XIII. mendearen amaieran Greziako Aro Iluna sortu zuten mizenastar zibilizazioa eta hititen gainbeherenen eragileak izan ziren, baina hipotesi hau eztabaidatsua da[2]

Nortzuk ziren eta noiz eta non izan ziren azaltzen dituzten agiri urri batzuk baino ez daude eta daudenak alde bateko ikuspegia adierazten dute.

Izena Emmanuel de Rougé paristar egiptologoak jarri zuen, Medinet Habun topaturiko Inperio Berriko zenbait inskripziotan oinarritua.

Erreferentziak

aldatu
  1. Kitchen, Kenneth. (1982). Pharaoh triumphant: the life and times of Ramesses II, king of Egypt. Aris & Phillips, 40-41 or..
  2. Oren, Eliezer D.. (2000). The sea peoples and their world: a reassessment. The University of Pennsylvania Museum of Archaeology and Anthropology.


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.