Fianna Fáil
Fianna Fáil - Alderdi errepublikanoa (irlanderaz: Fianna Fáil – An Páirtí Poblachtánach, ingelesez: Fianna Fáil – The Republican Party; irlanderazko Fianna Fáil[1] izendapenak euskaraz Patuaren Gudariak esan nahi du) 1932tik Irlandako Errepublikako alderdi handiena da, agintean denboraldi luzeenak igaro dituena ere badelarik.
Fianna Fáil | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | FF |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ideologia | kristau demokrazia, europazaletasuna eta Irlandar errepublikanismoa |
Kokapen politikoa | zentrismo eta zentro-eskuin |
Jarduera | |
Kidetza | Alliance of Liberals and Democrats for Europe Party (en) eta Union for Europe of the Nations (en) |
Kide kopurua | 21.600 (2015) |
Agintea | |
Lehendakaria | Micheál Martin |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1926ko maiatzaren 16a 1926ko martxoaren 23a 1926ko maiatza |
Sortzailea | |
Sorlekua | Capitol Cinema (en) eta Dublin |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Usadioz Irlandan alderdi politiko hau 1922ko Itun anglo-irlandarra, Irlandaren Banaketa eta Irlandako Estatu Askearen aurka eta Irlandako Errepublikaren alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren, Irlandako Estatu Askearen eta Irlandaren banaketaren alde jarri zirenak Fine Gael alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.
Historia
aldatuItun Anglo-irlandarraren aurkakoek, ordura arte Sinn Féin alderdiko buruzagia zen Éamon de Valera buru zutela, Irlandako Estatu Askeko parlamentuan eserlekuak hartzear uko egin ziotenei, bertan sartzeko Britainia Handiko erregeari men egin eta leial izateko zina egin behar zelako, bai eta Irlandaren banaketa eta Ipar Irlandaren sorrerarekin ados ez zeudelako. Irlandako Gerra Zibila amaitzean, Itunaren aurkakoek errepresio gogorra jasan behar izan zuten.
1926. urterako jada Éamon de Valerak jarrera abstentzionista horrek inora eramaten ez zituztela eta atzean utzi behar zutela ikusi zuen. Berak eta bere aldekoek Irlandako Estatu Askeko legebiltzarrean parte hartzen hasi eta bide pragmatikoago bati ekitea erabaki zuten, Irlandako eredu politikoa pixkanaka ideal errepublikarrera gerturatu eta azken helburu gisa Irlandako Errepublika aldarrikatu. Une horretan, Irlandako Estatu Askeko hauteskundeetara aurkezteko Fianna Fáil alderdi sortu zuten, eta alderdi honek Estatu Askea onartu zuen. Bestalde, onartu ez zuten errepublikano bakan eta erradikalenak ia desagertzeko zorian zegoen Sinn Féin alderdira edota beste alderdi txikietan sakabanatu ziren.
1932rako Fianna Fáil alderdia Irlandako Estatu Askeko alderdi bozkatuena bihurtu zen eta epealdi labur batzuetan izan ezik bere esku eduki izan du Irlandako gobernua.
2008ko maiatzean Bertie Ahern alderdikideak Taoiseach edo Irlandako gobernuburu kargua utzi zuen. Ordutik aurrera Brian Cowenek hartu zuen bere tokia, gobernuko eta alderdiko buruzagitza, hain zuzen. 2011ko hauteskundeetan porrot handia jasan zuen, eta lehen postutik hirugarrenera igaro zen, Fine Gael eta Alderdi Laboristaren atzetik.
Fianna Fáilen buruzagi nabarmenak historian zehar
aldatu- Éamon de Valera (1926–1959)
- Seán Lemass (1959–1966)
- Jack Lynch (1966–1979)
- Charles Haughey (1979–1992)
- Albert Reynolds (1992–1994)
- Bertie Ahern (1994-2008)
- Brian Cowen (2008-2011)
- Micheál Martin (2011-gaur egun)
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala