Fadime Şahindal

Suediako hilketa biktima

Fadime Şahindal, 1975eko apirilaren 2an jaio zen Elbistan, Kahramanmaras probintzian, Turkian. Aitak hil zuen 2002ko urtarrilaren 21ean, Uppsalan (Suedia). Emakume kurdu gaztea hau "ohorezko krimen" baten biktima izan zen.[1] Suediako eszena publikoan 1998an agertu zen lehen aldiz, heriotza mehatxua egina zioten aita eta anaiaren aurkako salaketa aurkeztu ondoren. Askotan adierazi zuen publikoki familia-tradizioen ondorioz mehatxupean dauden emakume etorkin gazteen egoera. Horren adierazle da 2001eko azaroaren 20an Suediako Parlamentuan eman zuen hitzaldia.

Fadime Şahindal

Bizitza
JaiotzaTapkıran eta Elbista1975eko apirilaren 2a
Herrialdea Suedia
HeriotzaUppsala2002ko urtarrilaren 21a (26 urte)
Hobiratze lekuaUppsalako hilerri zaharra
Hezkuntza
HeziketaMid Sweden University (en) Itzuli
(1997 - 2002)
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSuediako Alderdi Sozialdemokrata

Find a Grave: 8046230 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Fadime Sahindal (turkieraz "Şahindal") sei seme-alaben arteko hirugarrena zen. Lau ahizpa eta anaia txiki bat zituen. Fadimeren aita Turkiatik Suediara erbesteratu zen eta familiako gainerako kideek berarekin bat egin zuten urte batzuk geroago.[2] Gurasoek Turkian geratu zen lehengusu batekin ezkontzea nahi zuten, bere bi ahizpa zaharrenek egin zuten bezala. Fadimek aurre egiten die. 1996an Patrik Lindesjö gazte suediarra ezagutu eta bikote harremana hasi zuen. Gurasoekin bizi da eta beraiei harreman hau ezkutatzen die.[3]

Lehen mehatxuak aldatu

1997ko irailean, Fadime Patrik-ekin Uppsalako kale batean zebilela, bere aitarekin topo egin zuen. Une hortan erabaki zuen jada ezin zuela bere gurasoengana itzuli, eta Uppsalatik 300 km iparraldera dagoen Sundsvallen finkatzen da. [3] Hurrrengo hilabetetan aita eta anaiaren heriotza mehatxu ugari jaso zituenez 1998ko otsailaren hasieran salaketa aurkeztu zuen. Apirilean epaiketa egin zen eta maiatzaren 7an epaia eman zen: aita isuna ordaintzera kondenatu zuten eta anaiari etendako espetxe zigorra ezarri zioten.[2][4]

 
Fadime Edindalen hilobia Uppsalako hilerri zaharrean

Aldi berean, Fadime prentsarekin harremanetan jarri zen. 1998ko udaberrian, Marianne Spanner kazetariak bere historiari buruzko erreportajea argitaratu zuen lehen aldiz Suediako telebistan.[5] Ekainaren 3an, Patrik Lindesjö trafiko-istripu batean hil zen.[2] Poliziek baztertu zituzten hipotesi kriminal guztiak eta handik zortzi egunera, Mesut anaiak bortizki eraso zion Fadimeri Uppsalako kale batean eta honen ondorioz bost hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten.[5] Fadime Östersunden-en jarri zen bizitzen, eta han ekonomia sozialeko ikasketak hasi zituen.

Suediako Parlamentuan emandako hitzaldia aldatu

« Bere kultur jatorria edozein izanda ere, jakina, posible izan beharko luke emakume gazte batek bere familia alboan edukitzea nahi duen bizitza daraman bitartean. Emakume gazte askorentzat, zoritxarrez, hori ezinezkoa da eta eskatu nahi nizueke ez diezazuen bizkarra eman, ez dezazuen begirik ixteko. »
Fadime Şahindal

2001eko azaroaren 20an Fadime Sahindal Emakumearen aurkako Indarkeria sareak antolatutako foro batean parte hartzera gonbidatu zuten. Suediako Parlamentuaren aurrean hitzaldi bat eman zuen.[6]

Erahilketa aldatu

Fadimek Kenyan sei hilabeteko ikastaroa egiteko asmoa zuen eta 2002ko urtarrilaren 21ean, Uppsalara joan zen ama eta bi ahizpa txikiak agurtzera. Arratsaldeko laurak aldera, Songül arrebarengana iritsi zen. Ama eta ahizpa gazteena gauean elkartu ziren beraiekin.[2] Gaueko hamarrak baino lehentxeago, Fadime apartamentutik atera zen gaua lagun baten etxean pasatzeko asmoz. Eskailera-buruan aitarekin aurrez-aurre topo egiten du eta honek. Aitak, pistola eskuan, adatsetik heldu eta tiro egiten dio. Fadimek buruan bi tiro jaso eta berehala hil zen. [2]

Hileta eta ehorzketa aldatu

Fadime Sahindalen hileta 2002ko otsailaren 4an egin zen, Uppsalako katedralean. Hainbat mila laguneko jendetza bildu zen katedralean eta inguruan. Bertan daude, Fadimeren familia, pertsonaia nabarmenak, besteak beste, Suediako Victoria Printzesa, Birgitta Dahl Parlamentuko presidentea eta Mona Sahlin Integrazio ministroa, baina baita pertsona anonimo asko ere.[7] Fadime zeremonia pribatu batean lurperatu zuten Uppsalako hilerri zaharrean[7] bere bikotea zen Patrik Lindesjörekin batera.[2]

Ondorengoak aldatu

Epaiketa aldatu

Fadimeren aita, Rahmi Sahindal, erahilketaren hurrengo gauean atxilotu eta 2002ko urtarrilaren 22an egin zioten lehenengo galdeketan bertan gertakariak onartu zituen.[2] 2002ko apirilaren 3an, Rahmi Sahindal Uppsalako auzitegiak hilketaren errudun deklaratu zuen, besteak beste, bere aitorpenean eta Songül alabaren testigantzan oinarrituta. Bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten.[8] 2002ko apirilaren 24an, Rahmi Sahindalek zigorrari helegitea ezarri zion. Svearen Apelazio Epaitegiaren aurrean, bere aitorpena atzera bota zuen, eta esan zuen ezagutzen zuen eta identifikatu nahi izan ez zuen pertsona batek hilketa egin zuela eta gero erantzukizuna bere gain hartzera behartu zuela. Haren emaztea, Fadimeren ama, Rhmiren aldeko testigantza ematera deitu izan zen. Hala ere, Apelazio Auzitegiak erabaki zuen gertaeren bertsio berri hori ez dela oso sinesgarria, eta 2002ko maiatzaren 31n bizi osorako espetxe zigorra berretsi zuen.[9]

Espetxean hamar urte igaro ondoren, Rahmi Sahindalek eskaera bat aurkeztu zuen 2012an, betiereko kondena denboran mugatutako zigor batekin alda zezaten, bere askapenerako edo baldintzapeko askatasunerako bidea irekiko ziolakoan. Örebroko Auzitegiak eskaera ezetsi zuen 2012ko azaroaren 30ean une honetan Rahmi Sahindalek 66 urte zituen.[10] Suediako legeriaren arabera, demanda berri bat aurkeztu daiteke aurrekoa errefusatu eta urtebetera.2014ko apirilaren 8an, Fadimeren anaia txikia, Mesut Sahindal, Uppsalako kale batean hil zuten, aiztoekin mehatxatzen zituen polizia-agenteek. Mesut Sahindal, 34 urtekoa, behin baino gehiagotan zigortu zuten indarkeria, bortxaketa eta estupefazienteak erabiltzeagatik.[11][12]

Omenaldiak aldatu

Fadime Sahindalen hilketaren bosgarren eta hamargarren urteurrenak oroimen ekitaldiak egin ziren Suedian [13] . 2012ko urtarrilaren 21ean Uppsalako erdigunean dagoen Hörnan hotelaren aurrean kokatutako parke txiki bat bere omenez izendatu zuten [14] [15]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La muerte de Fadime Sahindal» groups.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  2. a b c d e f g (Suedieraz) «21.54 fick SOS samtalet: - Min syster är död» Svenska Dagbladet 2003-01-18 ISSN 1101-2412. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  3. a b (Suedieraz) Wikan, Unni. (2011-01-13). En fråga om heder. Ordfront Förlag, 161 or. ISBN 978-91-7441-310-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  4. (Suedieraz) Wikan, Unni. (2011-01-13). En fråga om heder. Ordfront Förlag, 109 or. ISBN 978-91-7441-310-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  5. a b (Suedieraz) Wikan, Unni. (2011-01-13). En fråga om heder. Ordfront Förlag, 164 or. ISBN 978-91-7441-310-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  6. (Suedieraz) «Fadimes hela tal i riksdagen» www.aftonbladet.se 2002-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  7. a b (Suedieraz) «Tusentals kom för att hedra Fadimes minne» Svenska Dagbladet 2002-02-05 ISSN 1101-2412. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  8. (Suedieraz) «Ledare: Fördomar frodas i tystnad» DN.se 2002-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  9. (Suedieraz) «Livstidsdomen fastställd för Fadimes far» Dagens Nyheter 2002-05-31 ISSN 1101-2447. (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  10. (Suedieraz) TT. (2012-11-30). «Fadimes pappa blir kvar i fängelse» www.expressen.se (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  11. (Turkieraz) Fadime’nin kardeşine İsveç kurşunu. Hürriyet. 9 avril 2014.
  12. (Suedieraz) Anders Johansson. Fadimes bror sköts av polisen. Aftonbladet. 8 avril 2014.
  13. (Suedieraz) «Manifest mot hedersvåld på Sergels torg» DN.se 2007-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  14. (Suedieraz) Wolters/UNT, Staffan. (2012-01-21). «Fadime hedrad med egen plats och vid graven» unt.se (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  15. «Fadimes plats · Bangårdsgatan 1A, 753 20 Uppsala, Suedia» Fadimes plats · Bangårdsgatan 1A, 753 20 Uppsala, Suedia (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).

Bibliografia aldatu

  • (Suedieraz) Unni Wikan. En fråga om heder. Ordfront Förlag. ISBN 9174413104.
  • (Ingelesez) Unni Wikan. In Honor of Fadime: Murder and Shame. University of Chicago Press. ISBN 0226896862.

Nazioarteko prentsako artikuluak aldatu

Frantsesez:

Ingelesez:

Audio-dokumentua aldatu

  • (Suedieraz) Siri Ambjörnsson, Emma Janke. P3 dokumentär om mordet på Fadime. Sveriges Radio. 27 avril 2008.

Kanpo estekak aldatu