Uppsalako katedrala (suedieraz: Uppsala domkyrka), Uppsalako eliza nagusia da, Suedia eta Europa iparraldeko handiena ere bai.

Uppsalako katedrala
Uppsala domkyrka
Uppsala domkyrka
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaUppsalako konderria
Suediako udalerriaUppsala udalerria
Koordenatuak59°51′29″N 17°38′00″E / 59.858055555556°N 17.633333333333°E / 59.858055555556; 17.633333333333
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1287
Izenaren jatorriaErik IX.a Suediakoa
ErlijioaLuteranismoa
ElizbarrutiaArchdiocese of Uppsala (en) Itzuli
ErabileraQ29045032 Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)adreilua
EstiloaBrick Gothic (en) Itzuli
Dimentsioak118,7 (altuera) × 45 (zabalera) × 118,7 (luzera) m
Atalakeraikin: 1
Ondarea
Kontaktua
HelbideaDomkyrkoplan, SE-753 10
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Bikingoen Aroa amaitzean Gamla Uppsalako (Uppsala zaharra) tenplo paganoa ordezkatu zuen eliza kristau batek. 1204an suak kalte handiak eragin zizkion eta toki egokiago batean (5 kilometro hegoaldera) katedral bat eraikitzeko baimena eman zuen Alexandro IV.a Aita Santuak 1258an. 1272an Östra Aros herrian (gaur egungo Uppsala) Fyris ibaiaren ertzean hasi ziren eraikina altxatzen. Arkitekto frantsesek diseinatu zuten katedral gotiko berria. 1435ean sagaratu zen. Dorre bikiak 1563an aipatzen dira lehen aldiz agiri batean, herbeheretar pizkundeko estiloan eraikiak omen zeuden.

1549an Gustavo I.a Vasa erregeak gaztelua eraiki zuenetik Suediako monarkia bertan bizi izan zen eta katedralean koroatu izan ziren errege erregina ugari, azkena 1719an. 1702an sute batek hiriaren zati handiak erre zituen eta katedrala ere kaltetua izan zen, dorreak erori ziren eta beirate guztiak suntsitu. Soluzio probisionalak ezarri ziren, dorreen orratzen tokian egurrezko tapa bat ezarriz. 1885 eta 1893 artean Helgo Zettervall arkitektuak berrizte lanak burutu zituen eta dorreen altuera 118'7 metrotaraino igo zuen. Frantziar gotiko estiloan eraiki zituen eta nahiko polemika sortu zuen horrek. 1970 hamarkadan katedralaren egitura, hormak eta leihoak berriztu ziren.

1989an Joan Paulo II.ak Uppsalako katedraleko mezan hartu zuen parte.

Arkitektura

aldatu

Eskandinaviako eliza handiena da. Luzera eta altuera berdinak ditu, 118'7 metro, eta 45 metrotako zabalera. Habeartearen sabaiak 27 metrotako altuera du. Adreilu gorriz eraikia dago. Katedrala inguratuz XI mendeko erruna-harriak daude ezarrita.

Barnealdea neogotikoa da eta habeartearen ertzetako korridoretan kapera ugari daude, aipagarriena Vasa kapera da. Pulpitoa, 1710an ezarritakoa, apaingarriz horniturik dago erabat eta Suedia osoko handiena ere bada.

Hilobiak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu