José Arribas (Bilbo, 1921eko urtarrilaren 16a - 1989ko irailaren 28a) euskal herritar futbolari eta entrenatzailea izan zen, batez ere FC Nantes taldean ezarritako jeu à la nantaise estilo arrakastatsuarengatik ezaguna.

José Arribas
Bizitza
JaiotzaBilbo1921eko urtarrilaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaNantes1989ko irailaren 28a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Le Mans F.C.1948 / 1952
Union sportive du Mans1948 / 1952
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Biografia aldatu

Bilbon jaio zen 1921ean baina 14urte zituela Gerra Zibilaren erruz Frantziara errefuxiatu joan eta Nantesen gelditu zen.

1948an bigarren mailako US Le Mans taldeak fitxatu zuen eta bertan egin zituen lau urte. Erdilaria zen. Le Mans uzterakoan entrenatzaile bihurtu zen. US Saint-Malo eta Noyen-sur-Sarthe taldeak gidatu zituen harik eta 1960an bigarren mailan zegoen FC Nantesek fitxatu zuen arte. Arribasek 1963an Nantes Lehen mailara jaso zuen aurreneko aldiz eta berehala iritsi ziren Liga garaipenak, 1965 eta 1966an. Joko azkarra, teknikoa, erasokorra eta inteligentea egiten zuen, jeu à la nantaise (Nantes erako jokoa) izenaz ezagutu zena. 1976 arte egon zen bertan eta beste liga txapelketa bat ere irabazi zuen. 1966an Frantziako futbol selekzio nazionalaren lau partidu zuzendu zituen.

Nantes utzita Olympique Marseillakoa eta Lille OSC zuzendu zituen eta 1982an erretiratu zen.

Entrenatzaile ibilbidea aldatu

Tituluak aldatu