Fátima Diame

valentziar atleta

 

Fátima Diame
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFátima Dzinzaletaite Diame
JaiotzaValentzia1996ko irailaren 22a (27 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Pisua52 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Twitter: Fatimadiame Instagram: fatimadiame IAAF: 14458906 Edit the value on Wikidata

Fátima Diame Diame (Valentzia, 1996ko irailaren 22a) luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean espezializatutako valentziar atleta da.[1] 2022an luzera jauziko txapelduna izan zen Iberikoamerikako txapelketan. Espainia ordezkatu zuen Munduko Atletismo Txapelketan (2022), eta 16. postua lortu zuen.

Biografia aldatu

Familiak Senegalgo jatorria du. Erizaintza ikasi du.[2] 2013. urtean egin zuen nazioarteko debuta.[3]

Kirolari ibilbidea aldatu

Brontzezko domina bat irabazi zuen 2015eko Europako Atletismo Txapelketan, luzera-jauziaren kategorian. 2018an, brontzezko bi domina lortu zituen Tarragonako 2018ko Mediterraneoko Jokoetan, jauzi hirukoitzeko eta luzera-jauziko kategorietan.[4] 2017an Espainia ordezkatu zuen Munduko Atletismo Txapelketan eta ezin izan zuen finalera iritsi, 25. postuan gelditu baitzen.

Besteak beste, honako txapelketetan parte hartu du:

Nazioarteko lehiaketak aldatu

Espainia ordezkatzen
Urtea Lehiaketa Egoitza Postua Proba Marka
2013 Munduko Gazte Txapelketa Donetsk 13.a Luzera-jauzia 5,98 m
2014 Munduko Junior Txapelketa Eugene 15.a Luzera-jauzia 6,00 m
2015 Europako Junior Txapelketa Eskilstuna 3.aHirugarrena Luzera-jauzia 6,55 m
2016 23 urtez beherakoen Mediterraneoko Txapelketa Rades 6.a Luzera-jauzia 5,94 m
2017 23 urtez beherakoen Europako Txapelketa Bydgoszcz 23.a Luzera-jauzia 6,03 m
5.a Jauzi hirukoitza 13,60 m
Munduko Txapelketa Londres 25.a Jauzi hirukoitza 13,36 m
2018 23 urtez beherakoen Mediterraneoko Txapelketa Jesolo 2.aBigarrena Luzera-jauzia 6,15 m
1.a

Txapelduna

Jauzi hirukoitza 13,82 m
Mediterraneoko jokoak Tarragona 3.aHirugarrena Luzera-jauzia 6,68 m
3.aHirugarrena Jauzi hirukoitza 13,92 m
Europako Txapelketa Berlin 22. (K.) Luzera-jauzia 6,24 m
Iberoamerikako txapelketa Trujillo (Peru) 3.aHirugarrena Luzera-jauzia 6,51 m
2019 Pista Estaliko Europako Txapelketa Glasgowa 9.a Luzera-jauzia 6,46 m
Europako Nazioen arteko Txapelketa Bydgoszcz 4.a Luzera-jauzia 6,62 m
2021 Pista Estaliko Europako Txapelketa Torugo 7.a Luzera-jauzia 6,47 m
Joko Olinpikoak Tokio 21.a[5] Luzera-jauzia 6,32 m
2022 Pista Estaliko Munduko Txapelketa Belgradoa 7.a Luzera-jauzia 6,71 m
Iberoamerikako txapelketa Nucia 1. postuaTxapelduna Luzera-jauzia 6,65
Munduko txapelketa Eugene 16.a Luzera-jauzia 6,54
2023 Pista Estaliko Europako Txapelketa Istanbul 10.a Luzera-jauzia 6,48 m

Marka pertsonalak aldatu

Aire librea
Proba Marka Haizea Lekua Data
Luzera-jauzia 6,82 + 2,0 Castellón 2021eko ekainaren 29a
Jauzi hirukoitza 14:00 0,4 baino gehiago Torrente 2017ko uztailaren 2a
Pista estalia
Proba Marka Lekua Data
Luzera-jauzia 6,71 Belgrado 2022ko martxoaren 20a
Jauzi hirukoitza 14:17 Madrid 2022ko otsailaren 12a

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Castilla, José Luis Alonso. (2014-02-25). «Fátima Diame, la nueva reina del atletismo español que sueña con ser criminóloga» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  2. (Gaztelaniaz) «El estrepitoso error de Fátima Diame con unos medicamentos: "Como atleta, las mejores, pero si alguien se muere..."» MARCA 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Descubre más sobre Fátima Diame» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  4. Fátima Diame logra el 'doblete' con el bronce en triple salto, como Ana Lozano y Estela García Marca. Consultado el 17 de julio de 2018.
  5. (Gaztelaniaz) Valero, Jorge. (2021-08-01). «Fátima Diame, fuera de la final de longitud en Tokio» Superdeporte (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Kanpo estekak aldatu

  • Fátima Diame Artxibatuaren atletismo-fitxa, artxibatua, . RFEAn