Trujillo[1] Peruko iparraldeko hiria eta portua da, La Libertad departamentuko eta Trujilloko probintziako hiriburua. Ozeano Barearen ertzean dago. 2014ko zenbatespenaren arabera, 788.236 biztanle dauzka.

Trujillo
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdea La Libertad Department
Posta kodea13001
Geografia
Koordenatuak8°06′43″S 79°01′44″W / 8.1119°S 79.0289°W / -8.1119; -79.0289
Map
Altuera34 m
Demografia
Biztanleria919.899 (2017)
0 (2017)
Informazio gehigarria
Sorrera1535eko martxoaren 5a
Telefono aurrizkia044
Hiri senidetuakTimișoara, Lima, Astana, Trujillo, Trujillo (Honduras), Trujillo (en) Itzuli, Dallas, Managua, Asuncion, Metepec (en) Itzuli, Pabillonis eta Bartzelona

Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua ditu. Artzapezpikutegia da.

Historia

aldatu

1535. urtean sortu zuen hiria Miguel de Estete espainiar konkistatzaileak, Chan Chan antzinako hiritik hurbil. Kolonia garaian (XVII.-XVIII. mendeak) hiria gotortu zuten, eta Independentziako gerra garaian Peruko hiriburua izan zen.

      Datu klimatikoak (Trujillo (Capitán FAP Carlos Martínez de Pinillos nazioarteko aireportua) 1961–1990, muturrekoak 1943–egun)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32.0 35.0 36.0 35.0 32.7 30.0 29.3 27.0 27.4 30.5 28.0 29.5 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.0 26.0 26.0 24.5 23.2 22.0 21.1 20.4 20.4 20.9 22.1 23.5 22.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 21.0 22.1 22.0 20.7 19.1 18.4 17.8 17.1 16.8 17.1 18.0 19.5 19.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.9 17.8 18.0 16.8 15.7 15.0 14.4 14.1 14.0 14.1 14.6 14.7 15.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 11.6 9.8 8.0 11.1 10.0 7.0 8.0 8.0 9.0 8.0 8.8 11.0 7.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.2 0.8 1.8 0.1 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 0.0 0.1 4.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 1.3 0.6 0.9 0.6 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.4 3.9
Hezetasuna (%) 84 81 81 82 86 84 86 85 86 86 84 82 84
Iturria (1): NOAA,[2] Meteo Climat (errekorrak)[3]
Iturria (2): Deutscher Wetterdienst (bataz bestekoak 1949–1985, euri-egunak 1970–1990 eta hezetasuna 1975–1985)[4]

Ekonomia

aldatu

Industria (azukre findegiak, janari industria, ehungintza) da ekonomia jarduera nagusia.

Ondarea

aldatu

Monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira 1647-1666 urteetako katedrala, XVIII. mendeko eliza barrokoak, Belen ospitaleko eliza (1680), Santa Teresa komentuko eliza (1773) eta jauregi barroko ugari (Herreratarrena, Ganoza Chopiteatarrena).

Erreferentziak

aldatu
  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. (Ingelesez) National Oceanic and Atmospheric Administration. Trujillo Climate Normals 1961–1990. .
  3. (Frantsesez) Météo Climat. Station Capitan Carlos. .
  4. (Alemanez) Deutscher Wetterdienst. Klimatafel von Trujillo, Prov. La Libertad / Peru. in: Baseline climate means (1961-1990) from stations all over the world..

Kanpo estekak

aldatu