Euskalerria irratia

Iruñerriko irrati katea
Euskalerria Irratia» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruñerriko euskal irrati kateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskal Herria (argipena)».

Euskalerria irratia Nafarroa Garaiko irratia da, euskaraz emititzen duena, (FM 98.3). Iruñetik eta batez ere Iruñerrirako lan egiten du.

Euskalerria Irratia
EsloganaIruñerriko euskaldunon agerkaria
SektoreaIrratia
Sorrera1988ko azaroaren 7a (35 urte)
EgoitzaIruñea
Webguneaeuskalerriairratia.eus

Historia aldatu

 
Euskalerria irratikoak zuzenean 948 Merkatutik, Baluarten, 2017ko azaroaren 16an.

Iruñeko Komunikabideak enpresak sortu zuen, eta Euskalerria Irratia Elkartea deritzan bazkide sare bat laguntzaile dauka. 1988ko azaroaren 7an egin zituen lehendabiziko emankizunak. Zuzendaria Mikel Bujanda izan da hasieratik, eta gaur egun 12 pertsonak osatzen dute lantaldea, haien artean Reyes Ilintxeta, Juan Kruz Lakasta, Hiart Leitza eta Pello Argiñarena. Bestalde, kolaboratzaile sareak ere laguntzen du herri eta auzoetako berri ematen eta gaiak aurkezten.

 
1999ko Korrikako omenduak Euskaldunon Egunkaria, 1999-03-14)

Urte askotan zehar, nahiz eta sarritan eskatu, esleipenak eskaini izan ziren guztietan, Nafarroako Gobernuak ez zion lizentziarik eman, eta hori dela kausa irratiak egoera irregularrean aritu behar izan du orain artean. Irrati komertziala eta profesionala izateko bidean horrek eragozpen eta traba ugari ekarri dio. Enpresa kudeatzaileak auzitara jo izan du lizentzia esleitzeko lehiaketetan Euskalerria Irratiari lizentzia iruzur bidez ezkutatu zaiolakoan.

2010ean, Erreniega gainean zuen antena Nafarroako Gobernuak kenarazi zion, hegazkinen hegalaldietako komunikazioetan interferentziak sortzen zituelako argudioa baliatuz. Urte berean, 30.000 euro batzen zuten hiru isun jarri zizkion administrazioak, baimenik gabe emititzeagatik.

2012an, hirugarrenez Europako Kontseiluak baieztatu zuen, besteak beste, Nafarroan den euskal irrati baten beharra, Euskalerria Irratia izaki aukerarik egokiena. Azaroaren 7an Atarrabian egindako galan 25. urte hastea ospatu zuen, euskaltzale, bazkide, kolaboratzaile eta abarren babesa jasoz. Aukera on izeneko kanpaina udaberrian abiatu izanik, 100en bat bazkide berri lortu zituen urte horretan.

Azkenik, 2015eko abuztuan, Nafarroako Gobernuak 1997tik esleitu gabe zeuden bi lizentzietako bat emango ziola jakinarazi zuen.[1]

Euskalerria Irratiak bere ibilbide luzean ahozko ondare aberatsa ondu du uhinetan emititu dituenak gorderik; Bereziki, Nafarroako kultur jendearen ekarpenak dira ondare hori osatu dutenak, bere estudiotik euskaltzainak, idazleak, politikariak eta kultur agerpen guztietako ordezkariak pasatu baitira.

Irratiak Larreko saria eratu zuen 1995.ean, Nafarroan ekarpen nabarmenak egindako lagun zein erakunde edo kolektiboen lanari aitortza egiteko.

Saioak aldatu

Hainbat saioren artean, irratia oso ezaguna da Osasunak etxean jokatzen dituen futbol partidak igandero zuzenean ematen dituelako, euskaraz eta osorik horrelakorik egiten duen kate bakarra dela.

Kolaboratzaileak aldatu

Ordainik jasotzen ez duten hainbat kolaboratzaile du irrati honek, 2012an 200 baino gehiago ere baziren. Kolaboratzaileen artean honako hauek daude, garai batean edo bestean irratia lagundu dutenak: Gorka Urbizu eta Jon Celestino musikariak; Angel Erro eta Aingeru Epaltza idazleak; Aritz Ibañez (Osasunaren futbol partiden emanaldietan), Idurre Eskisabel, Haritz Pascual, Unai Lako eta Urko Aristi kazetariak; Xabier Aierdi soziologoa; Martin Juanena kirolzalea; Patxi Urrutia, Patxi Zabaleta politikariak; Izaskun Mujika aktorea; Inma Errea eta Josu Jimenez Maia idazleak eta beste.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu