Larreko saria
Larreko saria Iruñeko Euskalerriak irratiak 1995. urtean eratutako saria da, kulturan, euskalaritzan zein euskaltzaletasunean nabarmendu diren pertsona, erakunde zein kolektiboen lana eta bultzadari aitortza egiteko eta horiek eskertzeko. Hainbat urtez eman izan du saria irratiak, eta Nafarroan jardun dutenak izan dira jasotzaileak.
Larreko izena Pablo Fermin Irigarai auriztarraren omenez hautatua izan zen, Larreko zena bera Nafarroan euskal kulturaren aintzindarietakoa izan baitzen. Idazle eta medikua, Gerla urte, gezur urte kronika liburu berdingaitza utzi zuen idatzita, bai eta garaiko aldizkarietan lan asko argitaratuta ere.
Honakoak izan dira Larreko saria jaso dutenak urtez urte eta azkenekotik hasita:
2010 - Iruñerriko eta Tafallako Mintzakide egitasmoak
2009 - Hasierako euskal irratien bultzatzaileak
2008 - Xanti Begiristain idazlea
2007 - Joxemiel Bidador idazle eta ikertzailea
2006 - Zaldiko Maldiko elkartea
2005 - Seme alabak euskaraz hazi dituzten Iruñerriko amak
2004 - Sortzen-Ikasbatuaz eta Nafarroako Ikastolen Elkartea, biak elkarlanean
2003 - Euskaldunon Egunkariaren Iruñeko ordezkaritzako langileak
2002 - Jose Maria Satrustegi euskalaria
2001 - Udal hautetsien mugimendua
2000 - Xabier Cunchillos euskaltzalea
1999 - Inozentzio Aierbe apaiza
1998 - Irulegiko irratia
1997 - Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea
1996 - Sagrario Aleman euskaltzain eta irakaslea
1995 - Iñaki Perurena harrijasotzaile eta euskaltzalea