Idurre Eskisabel
antropologoa, idazlea, feminista
Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970eko azaroaren 11) kazetaria eta antropologoa da. EHUko kazetaritza irakaslea da. Batez ere generoa eta nazio identitatea landu ditu ikerketan.[1] Euskal izendegitik abiatuta genero eta nazio identitateak nola eraikitzen diren eta elkarri nola eragiten dioten aztertzen du antropologiaren eta komunikazioaren ikuspegitik.
Idurre Eskisabel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1970eko azaroaren 11 (50 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta antropologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 997 |
Inguma | idurre-eskisabel-larranaga-00 |
Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n egin du lan. Berarentzat eta beste lankide batzuentzat Egunkaria kazetaritza eskola bat eta feminismo eskola bat eta bizitza eskola bat izan zela adierazi izan du.[2]
Beste hainbat hedabiderekin ere kolaboratu du: Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, Info7 irratia, Argia, Jakin, Goierritarra aldizkaria eta Goierri TB, besteak beste.
LanakAldatu
SaiakeraAldatu
- Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara (SUSA, 2019) Lorea Agirre Dorronsoro-rekin idatzia. 978-84-17051-36-5.[2] Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen da liburu honetan. Egunkaria kazetaritza eskola bat adina feminismo eskola bat izan zelako guretzat, eta, horrekin, baita bizitza eskola bat ere.
PoesiaAldatu
- Goseak janak (2018, Susa)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Idurre Eskisabel. Jakin.
- ↑ a b «Susa literatura - Trikua esnatu da» www.susa-literatura.eus Noiz kontsultatua: 2020-06-05.