Narros jauregia
Narros Jauregia edo Zarauztarron Jauregia Zarauzko (Gipuzkoa) mendebaldeko itsasertzean dagoen jauregia da, Santa Maria Erreginaren parrokiaren aurrean. Hondartzaren mendebaldeko muturrean dago kokatuta, Alde Zaharreko auzoan eta Getariarako bidearen hasieran.
Narros jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Zarautz) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°17′14″N 2°10′38″W / 43.28712°N 2.17734°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001224 |
6 | |
Gabonetan, azken urteotan ohitura dago publikoari lorategiiak zabaltzeko eta bertan Jesusen jaiotza eta inguruko pertsonaiak eta animaliak mugitzen diren irudien bidez erakusteko.
Historia
aldatuXVI. mendean eraikia izan zen. 1536an Juan Ortiz Zarauzkoa eta Ganboakoa Ahaide Nagusiak eraikuntza agindu zuen, pizkundetar estiloan[1]. 1865 eta 1866 urteetan, Elisabet II.a Espainiakoa erreginak jauregi honetan igaro zuen uda[2]. Horren ostean, aristokraziako pertsonaia ugari joan ziren Zarautzera udaldian, hala nola, Narrosko Markesa, Pascual Madoz, Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa erregina, Alfontso XIII.a erregea, Albako dukesa, Balduin eta Fabiola Belgikakoak eta abar.
Eraikinean egindako indusketa arkeologikoetan ikusi da lehenago bertan ontziola bat eta beste hainbat eraikin zeudela, Txiliku izeneko auzoa eratuz[3].
Arkitektura
aldatuParke hesitu batek inguruatzen du, eta bi lorategi eta mendian barrena sartzen diren lursailak ditu. Eraikin nagusia oin laukizuzena duen eraikuntza batek osatzen du, maldan dagoena; sotoa, beheko solairua eta bi maila ditu. Kanpoko horma guztiak hareharrizko harlanduz eginak dira eta angeluetan masa kubiko batzuk ditu, gune berean gela eta pinakulua osatzen dutenak; antzinako dorretxeetan osagai horiek zuten babes helburua gogorarazten dute. Fatxada nagusia da adierazkorrena. Hegoalderako orientazioa du eta sarrera hutsarte bat du, puntu erdiko arkuarekin eta dobela luzeekin. Dobela horiek koska oso irtena eta nabarmena dute. Bi aldeetara bi hutsune ditu puntu erdiko arkuekin, eta burdin landuko sare batekin ixten dira. Sarbidearen gainean Zarauzko armarria dago, arraba batez apaindua. Hiriaren sorrera baino lehen, bertan leinuren bat bazegoela egiaztatzen du eta Zarauz antes que Zarauz (Zarautz, Zarautz baino lehen) irakur daiteke[erreferentzia behar].
Aldeetara lau hutsarte daude platabandez eta burdin landuko balkoiez ingurutuak. Bigarren solairuan, arku eskartzano koskadunak dituzten hutsarteak daude. Fatxadaren goikaldean koskak ditu eta baita almenak ere apaingarri gisa.
Ingeles estiloko lorategi handia du aurrealdean. XIX. mendean, ezkerreko eta eskubiko aldeetan, pabiloi bana erantsi zioten jauregiari.
Barnealdea
aldatuBarne antolaketa erdialdeko patio baten bidez egiten da. Ate nagusiaren ondoren ezkaratz bat dago; bertatik hainbat geletara sartzen da eta baita patioa inguratzen duen zur eta beirazko galeria batera ere.
Beheko solairuko erdi-puntuko baoak administrazio-gelak eta sukaldea dira. Solairu nagusiko burdin forjatuzko lau balkoiak jaun-andereen gelei dagozkie, eta goiko solairuko baoak zerbitzarien gelekin lotuta daude.
Behinala, Velazquez margolariaren lau margolan zeuden bertan, Antonia Ipeñarrietak eskatutako luzera osoko potretak:
- Antonia Ipeñarrieta Galdos andrea eta bere seme On Luis (orain Prado museoan)
- Diego Corral Arellano jauna (orain Prado museoan)
- Filipe IV.a Espainiakoa (orain Metropolitan Museum of Art-en)
- Olivares konde-dukea (orain São Pauloko arte museoan)
-
Antonia Ipeñarrieta Galdos andrea eta bere seme On Luis
-
Diego Corral Arellano jauna
-
Olivares konde-dukea
Kondairak
aldatuUrtero kondairak, abuztuaren 24an, 1572an gertatutako San Bartolomeko sarraskiaren urteurrenean, gela urdina delakoan egun hartan zegoen ingeles noble bat agertzen dela kontatzen du.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Ruano, Álvaro Aragón. (2008-01-14). «En una casa y mantenimiento. Estrategias familiares en Guipúzcoa durante la Edad Moderna a través del caso de la familia Zarauz» Nuevo Mundo Mundos Nuevos. Nouveaux mondes mondes nouveaux - Novo Mundo Mundos Novos - New world New worlds doi: . ISSN 1626-0252. (Noiz kontsultatua: 2017-09-18).
- ↑ Zarautz historikoa: Narros jauregia. gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2015-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios, Fernando Fernández. (2004). Zarauz o Guetaria como posibles lugares del antiguo "oppidum Morogi". Diputación Foral (Noiz kontsultatua: 2017-09-18).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |