Thout (koptoeraz: Ⲑⲱⲟⲩⲧ) edo Tout Koptoen egutegiko lehenengo hilabetea da. Egutegi gregoriotarreko irailaren 11tik urriaren 10era bitarte irauten du. Akhet Urtaroko (Uholdeen Urtaroa) lehen hilabatea zen Antzinako Egipton, Niloa bere lekutik atera eta Egipto ureztatzen zuenekoa. Hori ez da gertatu, hala ere, Asuaneko Urtegia eraiki zenetik.

Izena Thoth jainkotik dator, antzinako Egipton Jakinduriaren jainkoa.

Kanpo estekak aldatu